www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

26. IRAKURTZA

 

Jesusek Baldatu bat osaturik, erakusten dau
mirariak egiteko daukan eskubidea.

 

BATERA San Mateok cap. 9. v. 1-8.
San Markosek cap. 5. v. 21 et cap. 2. v. 1-12.
San Lukasek cap. 8. v. 40: et cap. 5. v. 17-26.

 

        Eta barku baten sarturik, igaro zan.

        Eta jazo zan, Jesus biurturik, ta bestebein Jesus igaro ezkero barkuan beste aldera, bere ingurura eldu zan jente pilo andi bat: jenteak artu eben; bada guztiak bere begira egozan.

        Eta osterabere Kafarnaun bere Errian sartu zan, egun batzuk igaro ezkero.

        Eta jazo zan, egun baten aditutea, etxean egoala, ta ain neurri bako jentea etorri zan bertara, ze ezin artu eban, ez ta ate inguruan bere.

        Eta bera egoan jarririk, irakasten: bai ta bere an egozan jarririk Fariseo batzuk, ta legeko Doktoreak, Galileako Errietatik, ta Judeatik, ta Jerusalenetik etorri zirianak: ta prediketan eutsen berbea: ta Jaunaren birtutea zan osatuteko.

        Eta beragana etorri zirian gizon batzuk, zeintzuk ekarren oe ganean baldaurik egoan gizon bat: lau gizonek ekarren: ta barruan sartu, ta bere aurrean ifini gura eben.

        Baña ez idororik nondik sartu jente piloen bitarteti, igo eben tellatu ganera, idigi eben tellatua, an non egoan; ta zulo bat tellatuan eginik, jatsi eben baldadua zetzan oea, erdira Jesusen aurrera.

        Eta Jesusek euren fedea ikusi ebanean, baldau edo elbarriari esan eutsan: semea fidanzia euki egizu: bada zeure bekatuak parkatu jatzuz.

        Eta an bertan egozan Eskriba batzuk.

        Eta Eskriba, ta Fariseoak euren artean pensetan asi zirian, ta euren barruan esaten:

        Zelan gizon onek onelan berba egiten dau? Nor da biraoak diñozan au? Nok ezpada bakarrik Jangoikoak parkatu leiz bekatuak? Onek añenak diñoz.

        Jesusek bere espirituan ezaguturik, au euren gogoan erabillela, eranzun eutsen, esanik: zergaiti orrela gogoratuten dozue? Zergaiti deungero zeuroen biotzetan asmetan dozue?

        Zein da errazago, baldaduari esatea: zeure bekatuak parkatu jatzuz; edo esatea: jagi zaite, zeure oea artu, ta zabilz oñez?

        Bada jakin daizuen, gizonaren semeak eskubidea dabela lurrean bekatuak parketako; orduan baldauari esan eutsan:

        Zuri dirautsut: jagi zaite, zeure oea artu egizu, ta zoaz zeure etxera.

        Eta guztiak ekusela jagi zan, ta etzan oea artu eban, ta guztiak begira egozala bere etxera joan zan, Jangoikoari esker onak emoten eutsazala.

        Eta jenteak au ikusirik, arritu zirian.

        Eta miraritu zirian, ta andizkatuten eben orrenbeste eskubide gizonai emon eutsen Jangoikoa.

        Eta bildur-damuak arturik, ziñoen: mirariak gaur ikusi doguz: orrenbeste iños ikusi eztogu.

 

aurrekoa hurrengoa