www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

15. IRAKURTZA

 

Zelaian bertan Jesusek irakasten ditu
Zoriontasunak, ta beste adibide zeruzkoak.

 

BATERA San Mateok cap. 5. v. 2-12.
San Lukasek cap. 6. v. 20-26.

 

        Eta berak jasorik begiak bere diszipuluetara, Eta bere aoa idigirik irakasten eutsen esanik:

 

San Mateok an.

 

        Zorionekoak espiritu, (edo biotzeti) pobreak, zerren eurena dan Zeruko Erreinua.

        Zorionekoak mansoak zerren euren mendean eukiko daben lurra.

        Zorionekoak negar egiten dabenak, zerren eurak izango dirian poztuak.

        Zorionekoak justiziaren gose egarri dirianak, zerren aseak izango dirian.

        Zorionekoak errukiorrak, zerren arkituko daben miserikordia.

        Zorionekoak biotz garbikoak, zerren ikusiko daben Jangoikoa.

        Zorionekoak baketsuak, zerren Jangoikoaren semen izena emongo deutsen.

        Zorionekoak justizia gaiti persekuziñoa daroenak, zerren eurena izango dan Zeruetako Erreinua.

 

BATERA San Mateok, San Lukasek an.

 

        Zorionekoak izango zaree, gizonak gorrotauten zaituezanean, madarikatuten zaituezanean, ta eurakganik botaten zaituezanean, ta irainak esaten deutsuezanean, ta zuen izena txartzat desprezietan dabenean, gizonaren semea gaiti,

        Eta persegietan zaituezanean, ta guzurtaurik txartasun guztia zuen kontra diñoenean ni gaiti:

        Poztu zaiteze egun atan, ta gozorotu zaiteze: zerren zuen saria andia dan zeruan.

        Bada onela euren gurasoak bere persegitu zituezan, zuek baño lenago izan zirian Profetak.

 

San Lukasek an.

 

        Baña ai zuei aberatsoi, zerren dozuen zeuroen konsuelua!

        Ai zuei ase-beterik zagozanoi, zerren gose izango zaree! Ai orain barre egiten dozuenoi, zerren adiaka, ta negar egingo dozuen!

        Ai zuei, gizonak ondo esaten deutsuenean, bada euren gurasoak bere alan egin oi eutsen euren Profeta guzurtiai.

 

aurrekoa hurrengoa