11. IRAKURTZA
Nazaretik urtenik doa Jesus Kafarnaunera,
ta emen emoten dau asierea prediketeari.
BATERA San Mateok cap. 4. v. 13-17. San Juanek cap. 2. v. 12.
Eta Nazaretko Uritik aldeginik Jesus, joan zan bizitera Kafarnaunera Zabulon, ta Neftalingo bazterreko itxas aldera,
Bera, ta bere Ama, ta bere anajeak, ta bere ikasleak: ta an egon zirian ez egun askotan.
San Mateok an.
Bete zedin Isaias Profeteak esan ebana:
Zabulongo erria, ta Neftalingo erria, itsasoko bidea, Jordanetik beste aldekoa, jenteen Galilea,
Ilunpean jarririk egoan Erriak ikusi eban argi andi bat: ta eriotzaren gerizpeko errian bizi zirianai jaio jaken argia.
BATERA. San Mateok an. San Markosek cap. 1. v. 14-15.
Ordutik asi zan Jesus prediketan Jangoikoaren Erreinuko Ebanjelioa, ta esaten:
Eta bada bete da denporea, ta urreratu da Jangoikoaren Erreinua, egizue penitenzia, ta sinistu Ebanjelioari, zergaitik tze eldu da Zeruetako Erreinua.
San Lukasek cap. 4. v. 14-15.
Eta bere famea zabaldu zan erri alde guzti aetan.
Eta berak irakasten eban euren Batzarretan, ta guztiak pozez andizketan eben.
|