www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

35. IRAKURTZA

 

Marta ta Mariak biralduten deutse
mandatua Jesusi, euren neba Lazaro
txar dagoala ta bitartean ilten da.

 

San Juanek cap. 11. v. 1-31.

 

        Eta oi zan Lazaro eritxon gaixo bat Betaniakoa, Maria, ta Martaren erri txiki batekoa.

        Eta Maria zan arako igutzi eutsazana Jaunari bere oñak ungentuaz, ta leortu bere ulleakaz, zeiñaren neba Lazaro gaixorik egoan.

        Bere arrebak bada biraldu eutsen esatera Jesusi: Jauna, aror non maite dozuna gaixorik dagoan.

        Eta Jesusek au enzunik, esan eutsen: Gaixotasun au ezta eriotzarako; baña da Jangoikoaren gloriarako, beragaiti Jangoikoaren Semea andizkatua izan dedin.

        Jesusek barriz maite zituan Marta, ta bere aizta Maria, ta Lazaro.

        Eta enzunik gaixorik egoala, leku atan bertan gelditu zan beste egun bian.

        Eta oneek igarorik esan eutsen bere dizipuluai: Goazan osterabere Judeara.

        Dizipuluak esan eutsen: Maixua, oraintxe Judeguak arrika egin gura izan deutsue, ta ara zoaz bestebein?

        Jesusek eranzun eban: egunak amabi ordu eztitu? Egunaz dabillenak estropezurik emoten eztau, zerren mundu onetako argia dakusan.

        Baña gabez badabil, laprast egin daroa, an argirik eztagoalako.

        Au esan, ta gero esan eutsen eurai: Lazaro gure adiskidea lo dago: baña noa bere lotik irazarritera.

        Eta bere dizipuluak esan eben: Jauna, lo badatz osaturik egongo da.

        Baña Jesusek bere eriotzea gaiti ziñoan: ta eurak uste eben lozko loa gaiti berba egiten ebala.

        Orduan argiro esan eutsen: Lazaro il da.

        Ta atsegin dot zuekaitik ez egon izana an, sinistu daizuen. Baña goazan beragana.

        Orduan Tomas, Didimo eritxonak esan eutsen beste dizipuluai: Gu bere goazan, ta il gaitezan beragaz.

        Etorri zan bada Jesus, ta idoro eban lau egun ziriala sepulturan egoala.

        Eta Betania egoan Jerusalendik legua erdi legez.

        Eta Judegu asko etorri zirian konsoletara Marta, ta Maria euren nebea gaiti.

        Martak bada enzunik Jesus etorrela, bidera urten eutsan: ta Maria etxean gelditu zan.

        Eta Martak Jesusi esan eutsan: Jauna, emen egon baziña nire nebea ilgo etzan.

        Baña orain bere bakit, Jangoikoari eskatuten deutsazun guztia, Jangoikoak emongo deutsula.

        Jesusek esan eutsan: Zure neba biztuko da.

        Martak dirautso: Ondo dakit azkeneko egunean biztuko dala.

        Jesusek esan eutsan: Ni nas biztuerea, ta bizitzea: nigan sinistuten dabena, ilten bada bere, biztuko da:

        Eta nigan bizi dana, ta sinisten dabena, sekula ilgo ezta. Sinisten dozu au?

        Berak esan eban: Bai, Jauna, nik sinistu dot zareala Kristo Jangoiko biziaren Semea, mundu onetara etorri zareana.

        Ta au esanik, joan zan, ta ixilik deitu Maria bere aiztari, ta esan eutsan: Maixua emen dago, ta deituten deutsu.

        Berak au enzunik, agudo jagi, ta beragana joan zan.

        Bada Jesus oraindiño etzan eldu Erritxo atara, ezpabere egoan Martak bidera urten eutsan leku atan bertan.

        Beragaz bada, ta bera konsoletan etxean egozan Judeguak, ikusirik Maria arin jagi, ta urteten ebala, joan zirian bere atzean, ziñoela: Negar egitera doa sepulturara.

 

aurrekoa hurrengoa