12. IRAKURTZA
Jesusek alabetan dau bere diru bi diru-tokian bota zituan alargun pobrea.
BATERA San Markosek cap. 12. v. 41-44. San Lukasek cap. 21. v. 1-4. ta 37-38.
Eta Jesus jarririk egoala ofrenda-utxaren aurrean, begira egoan zelan jenteak an botaten zituezan diruak.
Eta aberats askok asko ezarten eben.
Baitabere ikusi eban andra alargun pobretxo batek botaten zituela diru txiki bi, txuriko bien baliokoak.
Eta deiturik bere dizipuluai, esan eutsen: Egiaz dirautsuet, beste bota eben guztiak baño onexek alargun beartu onek geiago ezarri dau diru-zepoan.
Bada guztiak bota dabe an sobra euki dabenetik; baña onek berak bear izan dabenetik, bere igaropidetik.
Eta egunez egoan irakasten Elexan; ta gaubez urten, ta igaroten eban Olibete eritxon basoan.
Eta goxean goxeti etorren jentea, berari entzute arren Elexan.
|