www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

18. IRAKURTZA

 

Jarraiturik Jesusek mendiko sermoia,
irakasten dau zelan egin bear dirian
limosnak, oraziñoak, barauak:
ta erakusten dau ze zorakeria andia dan
ondasunen ardura geiegia.

 

San Mateok cap. 6. v. 1-34.

 

        Begira, egin eztaizuen zeuroen justutasuna gizonen aurrean, eurak ikusi zaizentzat; bada bestela, saririk eukiko eztozue zeuroen Aita Zeruetan dagoanaganik.

        Eta alan limosna egiten dozunean, tronpeta soñutu ez egizu zeure aurrean, Hipokritak (edo Irudigillak) euren Batzar, ta kaleetan egin daroen legez, gizonakganik honratuak izan ditezen.

        Egiaz dirautsuet, euren saria artu dabela.

        Baña zuk limosna egiten dozunean, eskoiak jakin ez begi, ezkerrak egiten dabena:

        Alangoz eze, zure limosnea egin bidi ezkutuan, ta zure Aita ezkutuan dakusanak sarituko deutsu.

        Eta oraziño egiten dozuenean, eztozue hipokritak legez izan bear, bada oneek oraziñoa egin daroe zutik Batzarretan, ta plaza basterretan, gizonak ikusi daizentzat.

        Egiaz dirautsuet, euren saria artu dabela.

        Baña barriz zuk oraziño egitorduan, zeure gelan sartu zaite, ta atea itxirik, ezkutuan zeure Aitari erregutu eiozu; ta zure Aita ezkutuan zakusanak, sarituko zaitu.

        Eta oraziño egitean, ez egizuez esan berba asko, Jentilak legez; bada uste dabe berba asko egitea gaiti enzungo jakela.

        Eztozue gura izan bear euren antzekoak: bada zuen Aitak baki zer bear dozuen, zuek eskatu baño len.

        Zuek bada alan oraziño egingo dozue: Aita gurea Zeruetan zagozana: santifikatu bedi zure izena.

        Betor gugana zure Erreinua: egin bedi zure borondatea, nolan Zeruan, alan lurrean.

        Egun iguzu geure ogi gurez ganerakoa.

        Eta parkatu eiguzuz geure zorrak, guk geure zordunai parketan deutseguzan legez.

        Eta itxi ez eiguzu tentaziñoan jausten: baña libradu gaizuz gatxerik. Amen.

        Bada gizonai parketan badeutsazuez euren bekatuak, zeuroen Aita Zerukoak bere zuei zuen bekatuak parkatu deutsuez.

        Eta baldin gizonai parkatuten ezpadeutsazue zuei bere zuen bekaturik zeuroen Aitak parkatuko ezteutsue.

        Eta barau egiten dozuenean, etzaiteze egon triste hipokritak legez, zeintzuek bestetuten ditue euren arpegiak, adierazoteko gizonai barau egiten dabela.

        Benetan dirautsuet, euren pagu-saria artu dabela.

        Baña zuk barau egiten dozunean, untau eizu zeure burua, ta garbitu egizu zeure aurpegia:

        Usterazo eztagiozuen gizonai, barau zareala, ta bai bakarrik ezkutuan dagoan Aita zeureari: ta zure Aita ezkutuan zakusanak sarituko zaitu.

        Ez egizuez batu zeuroentzat ondasunak lurrean, non ugerrak, ta sitsak jaten dituzan: ta non lapurrak lurretik atera, ta ostuten dituezan.

        Baña gorde egizuez ondasunak Zeruan, non ez ugerrak, ez sitsak bagetuten eztituzan: ta non lapurrak atera ta ostuten eztituezan.

        Bada non zure ondasuna dan, an dago zure biotza bere.

        Zure gorputzeko argia zeure begia da: zure begia mea bada, zure gorputz guztia izango da argitsua.

        Baña zure begia gaistoa bada, zure gorputz guztia izango da iluntsua.

        Eta barriz zugan dan argia iluntasunak badira, ze andiak izango eztira arako iluntzak?

        Ugazaba bi iñok serbidu ezin leiz: zergaiti tze edo bata gorroto izango dau, ta bestea amauko dau: edo bata sufriduko dau, ta bestea despreziatuko dau.

        Ezin serbidu ziñeiez Jangoikoa, ta ondasunak.

        Beragaitik dirautsuet, ibilli etzaitezela nekaturik zeuroen arimarentzat zer jango dozuen, ez zeuroen gorputzarentzat zer janziko dozuen.

        Menturaz arimea ezta jatekoa baño geiago? ta gorputza jaztekoa baño geiago?

        Begira zeruko egaztiai, zeintzuk eztabe ereinten, ez igitanduten, ez garautegietan bilduten; ta zuen Aitak zerukoak jaten emoten deutse.

        Bada zuek etzare aek baño geiago?

        Eta nok zuetarik pensaurik eransi leio ukondo bat bere tailluari?

        Eta zergaitik zabiltze larriturik soñekoa gaiti? Ara zelan aziten dirian kanpoko lirioak: eztabe bearrik, ez goruetarik egiten.

        Dirautsuet bada, Salomon bere bere gloria guztian etzala estaldu onetariko bat legez.

        Eta Jangoikoak onelan janziten badau kanpoko bedarra, gaur iraun, ta biar laban sartuko dabena, zeinbat geiago zuek, fede gitxiko gizonak?

        Etzaiteze bada larritu, esanik: zer jango dogu, edo zer edango dogu, edo zegaz estalduko gara?

        Bada jenteak onelako gauzakaitik arikatuten dira: ta zuen Aitak daki oneen bearra dozuela.

        Billatu egizue bada lenengo Jangoikoaren Erreinua, ta bere justutasuna: ta gauza guzti oneek eransiko jatzuez.

        Eta alan eztzaiteze ibilli arduraturik biarko egunaren ganean.

        Bada biarko egunak bere ardurea eukiko dau; asko dau egunak bere lanaz.

 

aurrekoa hurrengoa