11. IRAKURTZA
Samaritarrak ezagututen dabe Jesus Mesias Jangoikoaren Semetzat.
San Juanek cap. 4. v. 27-42.
Eta onetan bere diszipuluak eldu zirian, ta mirarituten zirian emakumeaz berbaz egoalako. Baña iñok esan ez eutsan: zer itandu, edo zer dirautsazu emakume orri?
Emakumea bada bere ur-ontzia larga, ta Errira joan zan, ta gizon aei esan eutsen:
Erdue, ta ikusi egizue, egin dodazan gauza guztiak esan deustazan gizon bat: menturaz da au Kristo?
Urten eben orduan Erritik, ta beragana etorri zirian. Bitartean bere diszipuluak erregututen eutsen, esanik: Maixua, jan egizu.
Jesusek esan eutsen: zuek eztakizuen janaria bat daukat nik jateko.
Ziñoen bada alkar diszipuluak: iñok ekarri ete deutso zer jan?
Jesusek esan eutsen: nire janaria da, biraldu nabenaren borondatea egitea, ta bere agindua betetea.
Eztiñozue zuek, oraindiño lau illebete dagozala igitaitera? Bada nik dirautsuet: jaso egizuez zeuroen begiak, ta begira zelan dagozan zuriturik soloak, prest igitaituteko.
Eta igitaituten dabenak alogera artuten dau, ta frutuak batuten ditu beti-betiko bizitzarako: batera poztu ditezen ereinten dabena, ta igitaiten dabena.
Bada onetan egiazkoa da arako esatea: bat dala ereinten dabena, ta bestebat igitauten dabena.
Zuek landu eztozuena igitaitutera biraldu zaituedaz: bestebatzuk landu eben, ta zuek euren lan-bearretan sartu zare.
Eta Erri atako Samaritano askok beragan sinistu eben, emakume aren berbea gaiti, baieztuten ebala, esanik: egin dodan guztia esan deust.
Baña Samariarrak beragana etorririk, erregutu eutsen, an gelditu zedilla: ta egun bian bertan geratu zan.
Eta asko geiagok beragan sinistu eben bere predikaziñoa gaiti.
Eta emakumeari zirautsen: zure esanaz eztogu ia sinisten; bada geuk enzun deutsegu, ta dakigu berau dala egiaz munduko Salbagillea.
|