24. IRAKURTZA
Jesusek oartuten deutsez bere ikasleai bere izena gaiti igaroko dituezan neke-penak: ta konsoletan ditu bere despedidan.
San Juanek cap. 16. v. 1-33.
Au esan deutsuet, gatx-biderik artu eztagizuen.
Batzarretatik botako zaituez: baña dator ordua, zeñetan zuek ilten zaituanak, usteko dau mesede egiten deutsala Jangoikoari.
Eta au egingo deutsue, ezagutu ez ebelako ez Aita, ez ni.
Baña au esan deutsuet: ordua datorrenean gomuta zaitezen, nik au esan neutsuela.
Lenengoan gauzok esan ez neutsuezan, zuekaz nengoalako. Baña orain noa biraldu ninduanagana; ta zuetarik iñok itanduten ezteust: nora zoaz?
Bañabada gauzok esan deutsuedazalako, tristurak bete dau zuen biotza.
Baña nik egia dirautsuet: konbeni jatzuela ni joatea: bada ni ezpanoa, etorriko ezta zuetara Konsolatzallea: baña joaten banas, biralduko deutsuet au.
Eta bera datorrenean, argudituko deutso munduari bekatuaz ta justiziaz, ta juizioaz:
Bekatuaz, egiaz, nigan sinistu eztabelako:
Ta justiziaz, Aitagana noialako, ta ikusiko ez nozue: Ta juizioaz, munduko Agintaria juzgatua dalako.
Oraindiño gauza asko daukat zer esan zuei: baña ezin eroan ziñeiez orain.
Baña egiaren Espiritua datorrenean, egia guztia irakasiko deutsue: bada eztau berba egingo berak berez, ezpada esango dau enzun daben guztia, ta agertuko deutsuez gauza etorkizunak.
Berak andizkatuko nau: zerren niretik artuko daben, ta zuei agertuko deutsue.
Aitak dituan guztiak dira nireak. Onegaiti esan neutsuen nireaganik artuko dabela: ta zuei agertuko deutsuela.
Piska bat, ta ia ikusiko enozue: ta beste piska bat ta ikusiko nozue: zerren Aitagana noian.
Onetan bere dizipuluetarik alkar esan eben: Zer da dirauskun au: Piska bat, ta ez nozue ikusiko, ta beste puska bat, ta ikusiko nozue, Aitagana noialako?
Eta ziñoen: Zer da dirauskun au: Piska bat? Eztakigu zer diñoan.
Eta Jesusek ezagutu eban, itandu gura eutsela, ta esan eutsen: Itaunka zagoze zuen artean esan dodanaz: Piska bat, ta ikusiko ez nozue; ta beste piska bat, ta ikusiko nozue.
Egiaz, ta benetan dirautsuet: Zuek negar egingo dozuela, ta zizpuruak emongo dozuezala, mundua barriz poztuko da: ta zuek triste egongo zaree, baña zuen tristetasuna biurtuko da gozotasunean.
Seiña egiteko dagoan andrea triste dago, bere ordua datorrelako; baña semea egin dabenean, bere esturaren gomutik ez dau, gizon bat jaio dalako pozkariaz.
Zuek bere orain triste zagoze egiaz, baña beste bein ikusiko zaituedaz, ta zuen biotza poztuko da: ta zuen gozo-poza iñok kenduko ezteutsue.
Eta egun atan ezerbere itanduko ezteustazue. Benebenetan dirautsuet: Aitak emongo deutsuela nire izenean eskatuten deutsazuen guztia.
Oraindiño ezer eskatu eztozue nire izenean. Eskatu eizue, ta artuko dozue, zuen poza betea izan dedin.
Gauzok antz-irudinetan esan deutsuedaz. Ordua dator zeñetan irudintzetan berba egingo ezteutsuedan: zerren argiro berba egingo deutsuet neure Aitaren ganean.
Egun atan nire izenean eskatuko dozue; ta eztirautsuet nik zuek gaiti Aitari erregutuko deutsadala.
Bada nire Aitak maite zaitue, zuek maite izan nozuelako, ta sinistu dozuelako Jangoikoaganik urten nebala.
Aitaganik urten neban, ta mundura etorri nintzan: bestebein itxiten dot mundua, ta Aitagana noa.
Bere dizipuluak dirautse: Aramen non argiro orain berba egiten dozun, ta eztiñozu antz-irudinik.
Orain dazaugu gauza guztiak dakizuzala, ta eztala zuri iñok itandu bearrik: onetan sinisten dogu Jangoikoaganik urten zenduala.
Jesusek eranzun eutsen: orain sinisetan dozue?
Aror non datorren ordua, ta ia etorri da, zeñetan bakotxa bere aldetik deslai zabalduko zareen, ta bakarrik largako nozue: baña ez nago bakarrik, zerren Aita nigaz dagoan.
Au esan deutsuet, bakea nigan euki daizuen: Munduan estura eukiko dozue: baña konfiatu egizue; bada nik goiartu dot mundua.
|