32. IRAKURTZA
Jerikon Zakeoren etxean sartuten da Jesu Kristo.
San Lukasek cap. 19. v. 1-10.
Eta Jesus sartu ezkero igaroten zan Jerikotik.
Eta aror Zakeo eritxon gizon bat: ta au Arrendatzalleen Burua zan, ta aberatsa:
Eta ikusi gura eban nor zan Jesus: ta ezin eban jente andia gaiti, zerren gorputz txikizkoa zan.
Bera arin joan zan, ta iko batera igo eban, ikusteko: zerren andik igaro bear eban.
Eta Jesus leku atara eldu zanean, begiak jasorik, ikusi eban, ta, esan eutsan: Zakeo jatsi zaite laster, zerren zure etxean gaur geratu bear nasan.
Bera barriz jatsi zan: ta pozik etxeratu eban.
Eta au ikusirik guztiak, deungero ziñoen, joan zalako gizon bekatari baten etxera.
Baña Zakeo ifinirik Jaunaren aurrean, esan eutsan: Jauna, aror non nire ondasunen erdia emoten deutsedan pobreai: ta baldin ezer iñori kendu badeutsat, lau bider geiago biurtzen deutsat.
Eta Jesusek esan eutsan: Gaur osasuna etorri jako etxe oni: au bere Abranen semea dalako.
Bada gizonaren semea etorri zan galdu zana billatu, ta salbetara.
|