www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

17. IRAKURTZA

 

Dator Jesus Filipo Zesareako errira.
Emoten deutso San Pedrori lentasuna,
ta onek dazau Jangoikoaren semetzat.

 

BATERA San Mateok cap. 16. v. 13-20.
San Markosek cap. 8. v. 27-30.
San Lukasek cap. 9. v. 18-21.

 

        Eta etorri zan Jesus Filipoko Zesareara.

        Eta jazo zan, bera bakarrik oraziñoan egoala, beragaz egozan bere dizipuluak.

        Eta joan zan Jesus bere dizipuluakaz Zesarea Filipoko erri aldetara.

        Ta bidean itanduten eutsen bere dizipuluai, zirautsela: Nor dala diñoe gizonak gizonaren semea?

        Eta eurak eranzun eutsen: Batzuk, Juan Batista dala, bestebatzuk, Elias, ta besteak Jeremias; ta bestebatzuk lenagoko Profetetarik bat biztu dala.

        Orduan esan eutsen: ta zuek nor nasala diñozue?

        Simon Pedrok eranzun eban, esanik: Zu zara Kristo, Jangoiko biziaren Semea.

        Ta Jesusek eranzunik, esan eutsan: Zorionekoa zara Simon, Juanen semea, zerren ez aragiak, ez odolak ezteutsu agertu, ezpada nire Aita Zeruetan dagoanak:

        Ta nik dirautsut zuri, zu zareala Pedro, ta arri onen ganean eregiko dot neure Elexea, ta Infernuko ateak ezingo dabe bere kontra.

        Ta zuri emongo deutsudaz Zeruetako Erreinuko giltzak. Ta lurrean estuten dozuna, estuko da Zeruetan: ta lur ganean askatuten dozuna, askatua izango da Zeruetan bere.

        Orduan agindu eutsen bere dizipuluai, ta zemaituaz eragotzi eutsen, iñori esatea au, bera zala Jesus Kristoa.

 

aurrekoa hurrengoa