www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

43. IRAKURTZA

 

Jesusek erakusten dau bere Biztuerea
egerturik dizipuluai, sarturik euren etxean
ateak itxirik egozala: ta andik zortzi egun
beste bein Santo Tomasi bere llagak agerturik.

 

BATERA San Markosek cap. 16. v. 14.
San Lukasek cap. 24. v. 36-43.
San Juanek cap. 20. v. 19-31.

 

        Eta gauzok esaten zituela, ta amakak jaten egozala agertu jakeen.

        Ta astearen lenengo eguneko arrastegian, ta Judegen bildurrez dizipuluak baturik egozala ateak itxirik, Jesus etorri zan, ta euren erdian ifini zan, ta esan eutsen: Bakea izan dedilla zuekaz: Neu nas, ez bildurrik artu.

        Ta ezaindu eutsen euren sinisbagetasun, ta biotzeko gogortasuna; sinistu ez eutselako bera bizturik ikusi ebenai.

        Baña eurak izuturik, ta ikaraturik, uste eben espirituren bat ekusela.

        Ta berak esan eutsen: Zegaiti zagoze arriturik, ta pensamentuak zuen biotzetara igoten dabe?

        Ikusi egizuez nire eskuak, ta nire oñak, bada neu nas: ukutu, ta begiratu egizue espirituak eztaukala aragirik, ez azurrik, dakusuen legez nik ditudala.

        Ta au esanik, erakutsi eutsezan esku, ta oñak, ta bularra. Ta gozo-poztu zirian dizipuluak Jauna ikusirik.

        Baña ez eben legez oraindiño osoro sinisten, ta poz gozoz mirariturik egozala, berak esan eutsen: Jangarririk badozue?

        Ta eurak aurrean para eutsen arraiñ erre zati bat, ta eztiabia bat.

        Eta euren aurrean jan ezkero, artu ondakin enparauak, ta eurai emon eutsezan.

        Ta bestebein esan eutsen: Bakea zuekaz, Aitak biraldu ninduan legez, alan nik bere biralduten zaituedaz.

        Eta berbok esanik, arnasa-axea bota eban euren ganera, ta esan eutsen: Espiritu Santua artu egizue:

        Bekatuak parkatuten deutsezuezanai, parkatuko jakez: ta estuten deutsezuezanai, lotuko jakez.

        Baña Tomas Didimo eritxon amabietarik bat, etzan egon Jesus etorri zanean.

        Ta beste dizipuluak esan eutsen: Jauna ikusi dogu. Berak esan eutsen: Baldin bere eskuetan ezpadakust untzeen zuloa ta untzeen lekuan neure atza sartuten ezpadot, ta bere bularrean neure eskua sartuten ezpadot, sinistuko eztot.

        Ta zortzi egunen buruan, ostera bere baturik egozan barruan bere dizipuluak, ta Tomas eurekaz: Jesus etorri zan ateak zarraturik egozala, ta euren erdian ifini zan, ta esan eban: Bakea zuei.

        Eta gero Tomasi esan eutsan: Sartu egizu emen zeure atza, ta ikusi egizuz nire eskuak, ta ekarzu zeure eskua; sartu eizu nire bularrean: ta etzaite izan sinisgea, ezpada fededuna.

        Tomasek eranzun, ta esan eutsan: Nire Jauna, ta neure Jangoikoa.

        Jesusek esan eutsan: Tomas, ikusi nozulako, sinistu dozu: Zorionekoak ikusi ez ninduanak ta sinistu ebenak.

        Beste mirari asko bere Jesusek bere dizipuluen aurrean egin zituan, eskribidurik eztagozanak libru onetan.

        Baña oneek eskribidu dira, sinistu daizuen Jesus dala Kristoa, Jangoikoaren Semea: ta sinisturik euki daizuen bizitzea bere izenean.

 

aurrekoa hurrengoa