2. IRAKURTZA
San Juan Bautistak prestauten ditu bere predikaziñoaz Jesusen bideak.
San Lukasek cap. 3. v. 1-6
Eta Tiberio Zesaren agintaritzako amabost-garren urtean, Ponzio Pilatos Judeako Gobernaria zala, ta Herodes Galileako Agintaria, ta Filipo bere Anajea Itureako Agintaria zala, ta Trakoniteko Probinziakoa, eta Lisania Abilinako Agintaria,
Anas, ta Kaifas Sazerdoteen Nagusiak ziriala, Juan Zakariasen semearen ganean egin zan Jaunaren berbea ermuan,
BATERA San Mateok cap. 3. V. 1-4. San Markosek cap. 1. v. 1-4-6. San Lukasek cap. 3. v. 3-6.
(Mark.) Jesu Kristo Jangoikoaren Semearen Ebanjelioaren Asierea,
(Mat.) Eta egun aetan etorri zan Juan Batista (Luk.) Jordaneko alderdi guztira (Mat.) (Luk.) prediketan (Mat.) Judeako ermuan (Mark. Luk.) penitenziazko bautismua bekatuen parkaziñorako.
(Mat.) Eta ziñoan: penitenzia egizue, zerren eldu da zeruetako erreinua.
Mark. Isaiasen eskribidurik dagoan legez: aramen non nik nire Angerua biralduten dodan zure aurrean, prestau dagian zure bidea zure aurretik.
Mat. Luk. Ermuan dedar egiten dabenaren boza: prestau egizue Jaunaren bidea, zuzendu egizuez bere bide zearrak.
Luk. Ibar guztiak leunduko dira: mendi, ta muna guztiak zelaituko dira: ta gauza okerrak arteztuko dira: ta bide latz gogorrak bardinduko dira.
Eta aragi guztiak ikusiko dau Jangoikoaren Salbatzallea.
Mat. Eta Juan berak eukan gameluaren ullezko jazteko bat, ta ekarren narruzko garriko bat garri ganean: ta bere janaria zirean ar saltukariak, ta mendiko eztia.
|