7. IRAKURTZA
Judeguak San Juani biraldu eutsezan mandatariak jakiteko Kristo bazan.
San Juanek cap. 1. v. 19-28
Au da Juanek emon eban testimonioa, Judeguak biraldu eutseezanean Jerusalendik beragana Sazerdote ta Lebitak, itandutera: Nor zara zu?
Eta autortu eban, ta ukatu ez eban; ta autortu eban: ez nasala ni Kristo.
Eta itandu eutsen: Zer bada? Elias zara? ta esan eban: ez nas. Profeta zara? Eta eranzun eban: Ez.
Bada esan eutsen: Nor zara, eranzun daiogen biraldu gaituezanai? Zeuk zeu gaiti zer diñozu?
Berak esan eban: ni nas Ermuan dedar egiten dabenaren boza: Jaunaren bidea zuzendu egizue, Isaias Profetak esan eban legez.
Eta Fariseotarrak zirian mandatari biralduak.
Eta itandu eutsen, ta esan: zegaiti bada bateatuten dozu, ezpazara zu ez Kristo, ez Elias, ez Profeta?
Eranzun, ta esan eutsen Juanek: nik uragan bateatuten dot: baña zuen erdian egon zan zuek eztazauzuena:
Au da nire atzean etorriko dana, ni baño len izan dana: zeiñen oñetako lokarria askatuteko ez nas duin.
Au egin zan Betanian Jordanetik beste aldean, non Juan egoan bateatuten.
|