www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

10. IRAKURTZA

 

Errege Magoak Jesus jaioparria adoretan dabe.

 

San Mateok cap. 2. v. 1-12

 

        Judako Belenen Jesus jaio ezkero, Herodes Erregearen denporan, aror non Mago batzuk etorri zirian eguzkiaren Jaiotzetik Jerusalenera,

        Esaten ebela: Non da jaio dan Judeguen Erregea? bada ikusi dogu bere izarra eguzkiaren Sortaldian, ta bera adoretera gatoz.

        Eta Herodes Erregeak au enzunik, ikaratu zan, ta beragaz Jerusalen guztia.

        Eta deiturik Sazerdoteen Nagusi guztiak, ta erriko Letradunak, itanduten eutseen, non jaioko zan Kristo.

        Eta eurak esan eben: Judako Belenen, bada alan eskribidu eban Profeteak:

        Eta zu Belen, Judako erria, etzara iñolakoz Judako erri nagusien arteko txikerrena, bada zuganik urtengo dau Israel nire Erria gobernauko daben Gidaria aurrena.

        Orduan Herodesek ixilik deiturik Magoak, billatu eban eurakganik ardura andiaz, izarra agertu jaken denporea:

        Eta biraldurik Belenera, esan eutsen: zoaze, ta, arakatu egizue ondo seiña: ta idoroten dozuenean, jakin eragidazue, ni bere bera adoretera joan nadin.

        Eurak au Erregeari enzun eutsenean, joan zirian.

        Eta aror non Urteeran ikusi eben izarra joian euren aurrean, etorri artean, ta gelditu artean Seiña egoan leku ganean.

        Eta guztiz poztu zirian, izarra ikusi ebenean.

        Eta etxean sarturik, aurkitu eben Seiña Maria bere Ama gaz, ta auspezturik adorau eben; ta aterarik euren tesoruak, opau eutseezan urrea, inzensoa, ta mirraren doiak.

        Eta amesetan eranzuera arturik, Herodesgana biurtu etzitezela, beste bide batetik euren errietara biurtu zirian.

 

aurrekoa hurrengoa