www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

3. IRAKURTZA

 

Fariseoak erakusten dira Jesusen diszipuluen kontra,
Jai egunean gari buruak batuten dituezalako:
ta Jaunak defendietan ditu.

 

BATERA San Mateok cap. 12. v. 1-8.
San Lukasek cap. 6. v. 1-5.
San Markosek cap. 2. v. 23-28.

 

        Eta Zapatu bigarren lenengoan jazo zan, soloetan igarotea, bere diszipuluak gose izanik, garau-buruak atera, ta esku artean garauturik jaten zituezan.

        Eta Fariseoetarik batzuk esaten eutsen: zegaiti egiten dozue, Zapatuan ezin egin leiana?

        Eta Jesusek berbea arturik, eranzun eutsen: Irakurri bere eztozue Dabidek gose zala, ta beragaz egozanak egin ebena?

        Zelan sartu zan Jangoikoaren etxean Abiatar Sazerdoteen buruaren denboran, ta proposiziñoko ogiak artu zituan, ta jan zituan, ta beragaz egozanai emon eutsezan, zeintzuk ez berak, ez beragaz egozanak ezin jan eukezan, ezpada bakarrik Sazerdoteak?

        Edo legean irakurri eztozue, Sazerdoteak Zapatuetan Tenpluan Zapatua ausiten dabela, ta bekatu baga dagozala?

        Bada emen dagoan au, Tenplua baño andiago da.

        Eta bazenkie zer dan arako: Miserikordia gura dot, ta ez sakrifizioa, sekula kondenauko etzendukez inozenteak.

        Eta zirautsen: Zapatua gizona gaiti egintzan, ta ez gizona zapatua gaiti.

        Eta alan esaten eutsen: gizonaren semea zapatuaren Jauna bere bazala.

 

aurrekoa hurrengoa