www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

28. IRAKURTZA

 

Jesusek seiñen ganean bere eskuak ifinten ditu.
Erakusten ditu ondasunak dakardezan arriskuak:
ta sari andiak eskeñiten deutsez darraionari berari.

 

BATERA San Mateok cap. 19. v. 13-30.
San Markosek cap. 10. v. 13-31.
San Lukasek cap. 18. v. 15-30.

 

        Orduan ekarri eutsezan ume txiki, ta seiñak, eurai ukutu egioentzat, euren ganean eskuak ifini, ta oraziño egin egian.

        Ta au ikusirik bere dizipuluak, aserratu, ta oñoten eutsen ekartzenai

        Ta Jesusek ikusi ebanean, deungerotzat artu eban, ta deiturik esan eutsen eurai:

        Itxi eiezue seiñai, ta eragotzi ez egiezue nigana etortea, bada onelakoena da Zeruetako Jangoikoaren Erreinua.

        Egiaz dirautsuet: Artuten eztabenak Jangoikoaren Erreinua ume txikiak legez, eztala bertan sartuko.

        Eta besarka laztandu, ta euren ganean eskuak ifinirik, bedeinketan zituan.

        Eta eskuak ifini eutsezanean, joan zan andik.

        Eta urten ebanean bidean ifinteko, arin etorri jakon gizon aidenagusi andiki bat, ta belauniko ifinirik, itandu eutsan, zirautsala:

        Maixu ona: ze on egingo dot, sekulako bizitzea irabazteko?

        Eta Jesusek esan eutsan: Zegaiti diraustazu ona?

        Zegaiti itanduten deustazu onaren? Bakarrik bat da ona, zein dan Jangoikoa. Ezta iñor onik ezpada Jangoikoa. Baña baldin bizitzan sartu gura badozu, mandamentuak gorde egizuz.

        Besteak esan eban: Zeintzuk? Ta Jesusek esan eutsan:

        Bakizuz mandamentuak: Eztozu iñor ilgo: Eztozu besteren senar-emazteaz aragizko bekaturik egingo: Eztozu ostuko: Eztozu testimonio guzurrezkorik esango: Eztozu engañurik egingo:

        Honrau egizuz zeure aita, ta zeure ama: ta maitetu egizu zeure lagun-urkoa zeure burua legez?

        Gizon gazteak esan eutsan: Dan ori txikitarik gorde dot: Zer geiago egin bear dot oraindiokorren?

        Jesusek au enzun ebanean beragan begiak ifinirik, erakutsi eutsan maitetasuna, ta esan eutsan: Oraindio gauza bat falta jatzu.

        On ona izan gura badozu, zoaz, ta saldu egizu dozun guztia, ta pobreai emon eiezu, ta Zeruan ondasun bat eukiko dozu; ta zatoz, ta jarraidazu.

        Eta zaldunak berba au enzun ebanean, tristetu zan, beraganik aldegin zan, zerren ondasun ugariak zituan:

        Zerren entero aberatsa zan.

        Jesusek triste ikusi ebanean,

        Eta ingurura begiraturik, esan eutsen bere dizipuluai: Zein gatx sartuko dirian Jangoikoaren Erreinuan aberatstasunak dituenak.

        Egiaz dirautsuet, nekez sartuko dala Zeruetako Erreinuan aberats bat.

        Eta dizipuluak mirarituten zirian bere berba oneekaz. Baña Jesusek bestebein eranzun eutsen, esanik:

        Orrez geiago dirautsuet, semeak; ze gauza gatxa dan sartutea Jangoikoaren. Erreinuan ondasunetan konfietan dabenak.

        Errazago da bada igarotea gamelua jostorratzaren begitik, Zeruetako Jangoikoaren Erreinuan aberats bat sartutea baño.

        Bere dizipuluak berbok enzunik, asko miraritu zirian, ta alkar esaten eben:

        Nor bada salbau leiteke?

        Orduan Jesusek eurai begiraturik, esan eutsen: Ezin dateken gauza da au gizonentzat, baña ez Jangoikoarentzat.

        Esan eutsen eurai: Ezin ala dana gizonentzat, al litekeana da Jangoikoarentzat, zerren Jangoikoarentzat egikizunak dira gauza guztiak.

        Orduan Pedrok berbea arturik, esan eutsan: Aror non guk guztia larga dogun, ta jarraitu deutsugu; ze esker-sari bada emongo jaku?

        Eta Jesusek esan eutsen: Benetan dirautsuet, jarraitu deustazuenok, biztuera azkenekoan gizonaren Semea bere Anditasunezko jarlekuan jarten danean, zuek bere amabi jarlekutan jarriko zaree, Israelgo amabi Probinziak juzgetako.

        Eztago iñorbere itxi dabenik etxea, edo anajeak, edo arrebak, edo aita, edo ama, edo emaztea, edo semeak, edo lurrak ni gaiti, nire izen, ta Ebanjelio, Jangoikoaren Erreinua gaiti,

        Eun bider geiago artuko eztituanik, orain denpora onetan, etxeak ta anajeak, ta arrebak, ta amak, ta semeak, ta lurrak, nekeakaz; ta gero barriz beste munduan beti betiko bizitza.

        Baña lenengoetarik asko azkenekoak izango dira, ta azkenekoak lenengoak.

 

aurrekoa hurrengoa