www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

3. IRAKURTZA

 

Fariseoak deungerotzat emonik,
Apostoluak janen aurrean eskuak ez garbitutea,
Jesusek defendietan ditu aen esaka gaistoetarik.

 

BATERA San Mateok cap. 15. v. 1-20.
San Markosek cap. 7. v. 1-23.

 

        Eta beragana eldu zirian Fariseoak, ta Eskribatarik batzuk, Jerusalendik etorri zirianak.

        Eta ikusi ebenean bere dizipuluetarik batzuk bestetango eskuakaz jaten ebela, au da, garbitu baga, gauza ezaintzat euki eben.

        Bada Fariseoak, ta Judegu guztiak eztabe jaten, askotan eskuak garbitu baga, onetan gordetan dabela Zaarren jatorrizkoa:

        Eta Plazatik biurtuten dirianean jaten eztabe, lenago bustiten ezpadira, ta gordetan ditue gauza asko, atxinatik datorkezanak, garbiturik ontziak, ta pitxerrak, ta metalezko tresnak, ta oe-kuxak.

        Onegaiti Fariseo, ta Eskribak itanduten eutsen, esanik: Zergaiti zure dizipuluak austen dabe Zarretatik jatorkun etorkia? bada ogia jatean, eztitue eskuak garbituten, ta bestetako eskuakaz jaten dabe.

        Eta berak eranzun eutsen, esanik: Eta zuek zegaiti austen dozue Jangoikoaren agindua zeuroen datorkizuna gaiti? Bada Jangoikoak esan eban:

        Onetsi egizuz Aita, ta Ama. Ta il bedi, madarikatuten dituena Aita, ta Ama.

        Baña zuek diñozue: Dirautsenak bere Aita, edo Amari Korban, au da, nik eskeñiten dodan doeak, zuri on egingo deutsu.

        Eta ezteutsazue oni laketuten beste gauza geiago egiten bere aita, edo bere ama gaiti; ta eztitu onrauko bere aita, edo bere ama.

        Eta Jangoikoaren agindua utsa egin dozue, ausiten dozuela Jangoikoaren berbea zeuroen atxinati jatortzuen oi dana zuek asmatua gaitik: ta beste onetariko gauza asko egin daroazue.

        Irudintzalleak! ondo adierazo eban zuek gaiti Isaiasek, esanik: Erri onek ezpanakaz andizketan nau: baña euren biotza niganik urrin dago.

        Alperrik bada onretan nabe, gizonen dotrinak, ta mandamentuak irakasirik.

        Bada Jangoikoaren agindua largarik, ardura andiaz gordetan dozue gizonen datorkia, garbituten dozuezala pitxerrak, ta edontziak, ta beste onetariko gauza asko egiten dozuez.

        Eta zirautsen: Galanto egiten dozue utsa Jangoikoaren agindua, zeuroen usadio atxinakoa gordetarren.

        Eta beragana jenteai dei-eginik, esan eutsen: enzuzue, ta aditu egizue.

        Gizonaganik kanpora dan gauzarik ezta, beragan sarturik loitu leikeanik bera; baña beraganik urteten dabenak, onexeek dira gizona zikinduten dabeenak.

        Aoan sartuten jakonak eztau loituten gizona; baña aotik urteten dabenak, onek loituten dau gizona.

        Belarriak enzuteko dituanak, bentzu.

        Orduan bere dizipuluak beraganaturik, esan eutsen: Bakizue, Fariseoak berbau enzunik, gatx-bidea artu dabela?

        Baña berak eranzun eban, esanik: Nire Aita Zerukoak landatuten eztaben landara guztia, sustraibagetuko da.

        Larga egiezue: Itsuak dira, ta itsuen itsu-aurrekoak: ta itsuak itsua badaroa, biak zuloan jausten dira.

        Eta jentea itxi ebanean, etxean sartu zan, ta bere ikasleak itandu eutsen irudintzaren ganean.

        Eta Pedrok eranzunik esan eutsan: Azaldatu egiguzu irudin au.

        Eta Jesusek esan eban: Zer! oraindiño zagoze zuek adimentu baga?

        Zer! Zuek bere orren adimentu gitxi dozue? Eztozue adietan, gizonagan sartzen dan kanpoko gauzeak ezin gatxik egin leiola?

        Bada bere biotzean sartuten ezta, ezpabere sabelera igaroten da, ta gero toki loietara botaten da, beragaz daroazala jatekoaren ondarrak.

        Baña gizonaganik urteten daben gauzak, zirautsen, oneek dira zikinduten dabenak.

        Bada aotik urteiten daben gauzak, biotzetik urteten dabe, ta aek loituten dabe gizona.

        Bada gizonen biotzaren barrutik urteten dabe gogoraziño gaistoak, adulterioak, aragizko bekatuak, eriotzak,

        Lapurretak, testimonio guzurrezkoak, kutiziak, gaistakeriak, engañuak, deshoneskeriak, begirakune txarrak, biraoak, andigurak, erakeriak.

        Gatx guztiok barrutik datoz.

        Oneek dira gizona ezainduten dabenak. Baña eskuak garbitu baga jateak, eztau loituten gizona.

 

aurrekoa hurrengoa