www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

15. IRAKURTZA

 

Jonasen gertaldiaz erakusten deutse Jesusek
bere Biztuerea, ta eskatuten eutsen señale miragarria.
Emakume batek dirautsaz alabanza andiak Jesusi.

 

BATERA San Mateok cap. 12. v. 38-45.
San Lukasek cap. 11. v. 29-32 et 24-28.

 

        Orduan Eskriba, ta Fariseotarik batzuk eranzun eutsen, esanik: Maixua, zuganik señalea ikusi gura dogu.

        Eta zelan alde guztietarik jenteak etozen, asi zan esatera: Kasta au kasta gaistoa da.

        Kasta txar ta adulterak señalea eskatuten dau: ta señalerik emongo ez jako, ezpada Jonas Profetaren señalea:

        Bada Jonas zan legez señalea Ninibetarrai: alan gizonaren semea izango da kasta, edo jeneraziño oni:

        Bada Jonas iru egun, ta iru gau Balearen sabelean egon zan legez; alan gizonaren semea egongo da iru egun, ta iru gau lurraren biotzean.

        Ninibetarrak jagiko dira juizioan kasta onegaz ta kondenatuko dabe, egin ebelako penitenzia Jonasen predikaldian: Ta aramen Jonas baño geiago.

        Austroko Erregiña jagiko da juizioan kasta onegaz, ta kondenatuko dau, zerren lurraren bazterretik etorri zan, Salomonen jakituria enzutera; ta aramen Salomon baño geiago.

        Espiritu zikiñak gizon bateganik urteten dabenean, leku leorretan dabil, atsegiñen billa, ta idoroten eztau.

        Orduan diño: biurtuko nas urten neban etxe nirera. Ta biurtuten danean, idoroten dau utsa, garbitua, ta apaindua.

        Orduan doa, ta beste zazpi espiritu bera baño gaistoagoak artuten ditu, ta etxean sarturik, an bizi dira: Eta a gizonarentzat deungeagoa da azkenekoa lenengoa baño. Onela izango da bada kasta entero gaistoaz.

        Eta jazo zan, au berak ziñoala, jenteen erditik emakume batek dedarra jaso eban, ta esan eutsan: Zorionekoa zu erabilli zinduan sabela ta ugatza artu zenduan bularrak.

        Eta berak esan eban: Bai lenagoz zorionekoak Jangoikoaren berbea dantzuenak, ta gordeten dabenak.

 

aurrekoa hurrengoa