13. IRAKURTZA
Jesusek ateraten dau gizon bateganik deabrua; ta beste gaixo asko osatuten ditu.
BATERA San Markosek cap. 1. v. 21-28. San Lukasek cap. 4. v. 31-37.
Eta Kafarnaunen sartu zirian: ta gero Zapatuetan Batzarrean sarturik, irakasten eutsen.
Eta mirarituten zirian bere jakituriaz: bada irakasten eban, al ebanak legez, ta ez Eskriba, edo Erakuskariak legez.
Eta euren Batzaarrean egoan gizon bat espiritu loizikiñak jabeturik; ta dedarra goratuaz
Esan eban: Larga gaizuz; zer dozu gugaz zuk Jesus Nazaretkoa? Gu galdutera etorri zara? Ondo dazaut nor zarean, Jangoikoaren Santua.
Eta Jesusek agiraka egin, ta zemaitu eban, esanik: Mututu zaite, ta urten egizu gizonaganik.
Eta espiritu loi-zikiñak esetsiten eutsala indartsuz, ta dedar andiak emoten zituala, ta erdian deabruak botaten ebala, urten eban beraganik, ta kalterik bapere egin ez eutsan.
Eta guztiak gelditu zirian ikaraz beterik, ta miraritu zirian; ta batak besteari zirautsan, ta alkar euren artean itaunduten eben, esanik: Zer da au? ze berba da au?
Ze dotrina barri da au? bada agintaritzaz, ta birtuteaz espiritu zikiñ eurai bere aginduten deutse, ta obedietan deutse, ta urteten dabe?
Eta bereala zabaldu zan bere famea.
Eta bere famak ots andia egiten eban Galileako Probinziako erri guztietan.
San Mateok cap. 4. v. 23-25
Eta Jesus Galilea guztian ebillan, euren Batzaarretan irakasten, ta Erreinuko Ebanjelioa prediketan, ta osatuten Erriko gaixotasun, ta mintasun guztiak.
Eta urten eban bere fameak Siria guztira, ta ekarri eutsezan gaixotia guztiak, gatx ta miñak zituenak, ta deabrutuak, ta alditsuak, ta baldaduak, ta osatu zituan:
Eta jente askok beerrajon Galileatik, ta Dekapolitik, ta Jerusalendik, ta Jordanen beste aldetik.
|