www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

12. IRAKURTZA

 

Jesus doa iges Ejitora;
ta Herodesek ilten ditu Inozenteak.

 

San Mateok cap. 2. v. 13-18

 

        Eurak (Magoak) joan ezkero, aror non Jaunaren Angeru bat agertu jakon amesetan Joseri, ta esan eutsan: jagi zaite, ta artu egizuz Seiña ta bere Ama, ta iges egizu Ejitora, ta zagoz an, nik besterik esan artean: bada Herodesek billatuko dau Seiña, ilteko.

        Jagi zan Jose, Umea artu eban, ta bere Ama gaubez, ta joan zan Ejitora:

        Eta an egon zan Herodesen eriotzaraño; bete zedin Jaunak esan ebana Profetaren aotik: Ejitotik neure Semeari dei egin neutsan.

        Orduan Herodesek ikusirik, Magoak burla egin eutsela, asko aserratu zan, ta biraldurik, il erazo zituan Belenen ta bere inguruan egozan urte bi ta berako Seiñak guztiak, Magoetarik jakin eban tenporaren bitartekoak.

        Orduan bete zan esan zana Jeremiasen aotik:

        Raman enzun zan boza, negarra, ta dedar andia: Rakel negarrez bere semeak, ta gura ez eban konsuelurik, eztirialako.

 

aurrekoa hurrengoa