www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

23. IRAKURTZA

 

Ikusirik Jesus jente askoz estuturik, alde egin zan
leku bakarrera bere Diszipuluakaz orazino egitera.
Bere Ikasle bati laketu ez eutsan
joatea bere Aita enterretara.

 

BATERA San Mateok cap. 8. v. 18-22.
San Markosek cap. 1. v. 35-39.
San Lukasek cap. 4. v. 42-44.

 

        Eta jagirik goxean goxetik, urten eban, ta leku bakar batera joan zan, ta an oraziño egiten eban.

        Eta jarraitu eutsen Simon, ta beragaz egozanak.

        Eta idoro ebenean, esan eutsen: zure billa dabilz guztiak.

        Eta berak eranzun eutsen: goazan urrean dagozan Erri ta Urietara, euroetan bere prediketako: bada onetarako etorri nas.

        Eta jenteak bere billa ebiltzen, ta bera egoan lekuraño joan zirian; ta geldituten eben eurakganik joan etzidin.

        Eta esan eutsen: Beste Erriai bere adierazo bear deutset Zeruko Erreinua: bada onetarako izan nas biraldua.

        Eta euren Batzarretan, ta Galilea guztian prediketan eban, ta deabruak ateraten zituan.

        Baña ikusirik Jesusek jente asko bere inguruan, agindu eban igarotea beste ibai aldera.

        Eta jazo zan, eurak bidean joiazala,

        Beragana eldurik Eskriba batek, esan eutsan: Maixua: nora nai zoazala, jarraituko deutsut.

        Eta Jesusek esan eutsan: azeariak euren lezeak ditue, ta zeruko egaztiak euren abiak: baña gizonaren semeak eztauko non eratzo bere burua.

        Eta beste bere diszipuluen arteko bati esan eutsan: jarraidazu.

        Ta berak eranzun eutsan: Jauna, larga egidazu joatea neure aita enterretara.

        Baña Jesusek eranzun eutsan: jarraidazu, ta itxi egizu, illak illak lurpetu dagiezan.

        Zu barriz zoaz, ta predikau egizu Jangoikoaren Erreinua.

        Eta beste batek esan eutsan: Jauna, jarraituko deutsut: baña lenago itxi eidazu joatea neure etxeko gauzak abiatutera.

        Jesusek esan eutsan: ezta gai Jangoikoaren Erreinurako, bein eskua goldean ifinirik, atzera begiratuten dabena.

 

aurrekoa hurrengoa