www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

20. IRAKURTZA

 

Jesusek emoten deutsez Fariseoai
euren arpegian euren gaistakeriak.

 

San Lukasek cap. 11. v. 33-54.

 

        Inok argia erexegin, ta ifinten eztau ezkutuan, ez eta imilaunaren azpian, ezpada kandeleru ganean, sartuten dirianak argia dakusen.

        Zure begia da zure gorputzeko argia. Zure begia bada mee-tolesbagea, zure gorputz guztia argitsua izango da: baña gaistoa bada, zure gorputza bere iluntsua izango da.

        Begira bada zugan dagoan argia, iluntasuna izan eztidin.

        Eta alan zure gorputz guztia argitsua bada, iluntasun bapere bagea, guztia argiduna izango da, ta argi argitsu bat legez argituko zaitu.

        Eta berbaz egoala, erregutu eutsan Fariseo batek beragaz jatera joan zedilla. Eta sarturik, maian jarri zan.

        Eta Fariseoa asi zan bere artean gogoratuten, ta berak beragan esaten, zegaitik garbituko etzan bazkaldu baño len.

        Eta Jaunak esan eutsan: Orain zuek Fariseoak kanpotik ontzi, ta platerak garbituten dozuez: baña barriz zuen barrua lapurreta, ta gaistakeriz beterik dago.

        Zenzun bageak, kanpotik dana egin ebanak, barruan dagoana bere egin ez eban?

        Orrez geiago dozuen ganekoa, limosna emon egizue: ta gauza guztiak garbiak izango jatzuez.

        Ai zuek Fariseoak; bada batanaren, ta bostkotxaren, ta hortu-gauzen amarrena emoten dozue, ta Jangoikoaren justizia, ta amorea ausiten dozue! Bearrago zan gauzok egitea, ta aek ez itxitea.

        Ai zuek Fariseoak, Batzarretan lenengo jar-lekuak, ta plazeetan agurtuak izateak maite dozuenak!

        Ai zuekaz, ikusten eztirian sepulturak legez zareanok, ta ganetik dabiltzan gizonak eztakiez!

        Eta Legeko Letradun edo Doktore batek eranzun eutsan, zirautsala: Maixua, gauzok esanik, gu bere lotsatuten gozuz.

        Eta berak esan eban: eta ai zuek legeko Irakasleak; bada astunduten dozuez gizonak jaso ezin dituezan kargakaz, ta zuek atz bategaz bere ukutu gura eztozuez kargak!

        Ai zuek jasoten dozuezanak Profeteen sepulturak; ta zuen gurasoak il zituezan.

        Egiaz adietan emoten dozue, ontzat emoten dozuezala zeuroen gurasoen egikerak: bada eurak egiaz il zituezan, baña zuek eureen sepulturak egiten dozuez.

        Orregaiti Jangoikoaren jakituriak esan eban: biralduko deutseedaz Profetak, ta Apostoluak, ta euretarik ilgo ditue, ta persegituko ditue:

        Kasta oni eskatu dakion mundua danik aterazo eban Profeta guztien odola.

        Abel-en odoletik Zakarias Altare ta tenpluaren artean galdu ebenaren odolegiño. Alan dirautsuet, kasta oni bere eskatuko jakola.

        Ai zuek legeko Irakasleak, jakindurearen giltzeaz jagi zareanok! zeurok sartu ez, ta sartuten zirianai eragozten zeuntsen.

        Eta gauzok ziñozala, Fariseo, ta legeko Erakusleak asi zirian lazkiro esetsiten, ta gogaerazoten itauna askogaz,

        Lakioak asmetan, ta aterazoten bere aotik zerbait, onelan salatuteko.

 

aurrekoa hurrengoa