www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

14. IRAKURTZA

 

Jesusek jaiegunean osatuten dau hidropesia,
edo urmiñez egoan bat. Adirazoten ditu
konbiteko irudintza, ta beste gauza asko.

 

San Lukasek cap. 14. v. 1-35.

 

        Eta jazo zan, Jesus jai baten sarturik Fariseoen Nagusi baten etxera ogia jaten, eurak zelataka egokazan.

        Eta ara non bere aurrean egoan gizon urmiñez egoan bat.

        Eta Jesusek bere berbea zuzendurik legeko Irakasleai, ta Fariseoai, esan eutsen: Ondo egiña da Jaiegunean osatutea?

        Baña eurak ixilik egon zirian. Orduan berak artu eban, osatu eban, ta biraldu eban.

        Eta eurai eranzun, ta esan eban: Nok zuetarik ikusirik puzuan sarturik bere astoa, edo bere idia, bertati aterako eztau jaiegunean?

        Eta ezin onetara eranzun eutsen.

        Eta ikusirik konbidatuak aututen zituezala maian lenengo jarlekuak, irudin bat erakutsi eutsen, ta esan eban:

        Ezteguetara deituten deutsuenean, etzaite jarri lenengo jarlekuan, jazo eztidin an egotea zu baño honraduago bat:

        Eta eldurik zu ta bera konbidau zaituezana, zuri esan eztagizun: Lekua emon eiozu oni: ta orduan azkeneko lekua artu bear eztagizun lotsariaz.

        Deitua zareanean bada, zoaz, ta azkeneko lekuan jarri zaite, konbidadu zaituana datorrenean, esan daizun: Adiskidea, gorago igo egizu. Orduan zugaz maian dagozan guztien aurrean izango zara onratua.

        Bada goratuten dan guztia, izango da humildua: ta humil-beratuten dana, izango da goratua.

        Baitabere konbidau ebanari esan eutsan: Bazkari, edo afariren bat egiten dozunean, ez egiezu deiegin ez zure adiskidei, ez zure anajeai, ez zure aideai, ez zure auzoko aberatsai, jazo eztidin eurak bere zu konbidetea, ta kitututea.

        Baña konbite egiten dozunean, deitu egizuz pobreak, gaixotiak, errenak, ta itsuak:

        Eta zorionekoa izango zara, eztaukelako zegaz zuri eranzun: baña justuen biztueran sarituko jatzu.

        Maian jaten egoan batek au enzun ebanean, esan eutsan: Zorionekoa jango dabena ogia Jangoikoaren Erreinuan.

        Eta berak esan eban: Gizon batek afari andi bat egin eban, ta askori deitu eutsan.

        Ta afari-ordua eldu zanean, biraldu eban bere serbitzari bat konbidaduai esatera, etorri zitezela, zerren gauza guztiak prest egozan.

        Eta guztiak batera asi zirian atxakiak emoten. Lenengoak esan eban: Etxaguntza bat erosi dot, ta bera ikustera joan bear nas: erregututen deutsut, itxi nagizula.

        Eta beste batek esan eban: Bost pare idi erosi dodaz, ta noa eurok probetara: erregututen deutsut, atxakiatu nagizula.

        Eta beste batek esan eban: Emaztea artu dot, ta beragaitik ezin joan neindeke ara.

        Eta serbitzaria biurturik, guztiaren kontua bere Jaunari emon eutsan: Orduan gogaiturik etxeko nagusiak bere otseñari esan eutsan: Urten egizu laster Erriko plaza, ta kaleetara: ta ekarri egidazuz ona arkituten dozuzan pobreak, ta gaixotiak, ta itsuak, ta errenak.

        Ta otseñak esan eban: Jauna, egin da agindu dozun legez, ta oraindaño bago lekua.

        Eta Jaunak otseñari esan eutsan: Urten egizu bideetara, ta esietara; ta beartu egizuz guztiak sartutera, nire etxea bete dedin.

        Dirautsuet, deituak izan dirian gizonetarik iñokbere nire afaria probauko eztabela.

        Eta jente asko joiazan beragaz, ta eurakgana biurturik, esan eutsen eurai:

        Baldin nigana iñor badator, ta gorrotauten ezpaditu bere aita, ta ama, ta emaztea, ta semeak, ta anajeak, ta arrebak, bai ta bere bizitzea, ezin izan leiteke nire dizipulua.

        Eta bere krutzea eztaroana, ta nire jarraian eztatorrena, ezin izan liteke nire dizipulua.

        Bada nok zuetarik torre bat egin gura izanik, eztitu lenago jarririk kontuak ataraten, zeinbat bearko dan, ta ete daukan zegaz akabatu?

        Jazo eztidin, zimenduak ifinirik, ta akabau ezinik, dakusen guztiak bere burlazar asi eztitezen,

        Diñoela: Gizon au obrea egiten asi zan, ta ezin azkendu izan dau?

        Edo ze Erregek beste Errege baten kontra urten gura dabenak, lenago epetasunaz gogoratuten eztau, amar milla gizonaz urten algo ete daben arpegia emoten ogei milla gizonez bere kontra datorkanari?

        Bestela bestea urrin dagoanean, mandataria biraldurik, bake eske jagoko.

        Alan bada edozein zuetarik, dabena largauten eztabena, ezin izan diteke nire ikaslea.

        Gatza ona da. Baña gatzak, bere gazitasuna galduten badau, zegaz gazituko da?

        Ezta gauza, ez lurrerako, ez sats-tegirako: baña kanpora botako dabe: Enzuteko belarriak dituanak, bentzu.

 

aurrekoa hurrengoa