www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

3. IRAKURTZA

 

San Juan Batistak bateatu,
ta irakasten deutse jenteai.

 

BATERA. San Mateok cap. 3. v. 5-10.
San Markosek cap. 1. v. 5.
San Lukasek cap. 3. v. 7-14.

 

        Eta beragana etorren Judeako erriko jentea, ta Jerusalengo guztiak, ta Jordango inguruko jente guztia.

        Eta bateatuten zituan Jordaneko ibaian, eurak euren bekatuak konfesaurik.

        Baña ikusirik Fariseo, ta Sazerdoteetarik asko etozela bere bateora, esan eutsen onei: suge kastakoak, nok irakasi eutsuen iges egiten etorriko dan arbintasunetik?

        Egizue bada penitenziako frutu duina.

        Eta ez egizue esan gura izan zeuen barruan: Abran daukagu Aitatzat: bada dirautsuet: altsua dala Jangoikoa eregiteko semeak Abrani arri oneetarik.

        Bada ia dago ifinirik azkorea aretxeen sustraian.

        Bada frutu ona eztakarren arbola guztia, ebagiko da, ta surtara botako da.

 

San Lukasek an.

 

        Eta jenteak itanduten eutsen, esanik: zer bada egingo dogu?

        Berak barriz eranzunik, zirautsen: soñeko bi dituanak, emon begio eztaukanari: ta zer jan daukanak, beste orrenbeste egin begi.

        Baita bere etorri zirian beragana Publikano (edo Arrendatzalleak) bateatu legizan, ta esan eutsen: Maixua, zer egingo dogu?

        Eta berak eranzun eutsen: señalaturik dagoana baño geiago ez egizue eskatu.

        Soldaduak bere itanduten eutsen esanik: eta guk zer egingo dogu? eta esan eutsen: ez egizue iñor estutu, ez injuriatu: ta kontentu zagoze zeuroen alogeraz.

 

aurrekoa hurrengoa