www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

29. IRAKURTZA

 

Jesusi darraioe ermuan janaritu zituan
jenteak Kafarnaun giño; ta emen erakusten deutse,
bera dala egiazko ogi bizitza-emollea.

 

San Juanek cap. 6. v. 22-40.

 

        Biaramonean itxasoaren beste aldetik egoan jenteak ikusi eban, ez egoala an ezpada barku bat, ta etzala Jesus sartu barkuan bere dizipuluakaz, ta bere dizipuluak eurak bakarrik joan ziriala.

        Eta Tiberiadeko beste barku batzuk eldu zirian, ogia jan eben lekuaren ondoan, graziak emon ezkero Jaunari.

        Jendeak bada ikusi ebanean, ez egozela an ez Jesus, ez bere ikasleak, barkuetan sartu zirian, ta Kafarnaunera joan zirian Jesusen billa.

        Eta arkitu ebenean itxasoz beste aldera, esan eutsen: Maixua, nos eldu zara ona?

        Jesusek eranzun eutsen; ta esan: Egiaz, egiaz dirautsuet, nire billa zabiltzela, ez ikusi dozuezan mirariak gaiti, ezpada ogia jan, ta ase-bete ziñielako.

        Bear egizue, ez galduten dan ogia gaiti, ezpada betiko bizitzarako dirauana gaiti, zein gizonaren Semeak emongo deutsue. Zerren au Aita Jangoikoak siñatu eban.

        Eta esan eutsen eurak: Zer egingo dogu, Jangoikoaren Obrak egiteko?

        Jesusek eranzun eutsen, zirautsela: Au da Jangoikoaren obrea, sinistu daizuela berak biraldu ebanagan.

        Eurak orduan esan eutsen: Ze miraria egiten dozu, guk dakusgun, ta sinistu daizugun? Zuk zer egiten dozu?

        Gure Gurasoak jan eben mana ermuan, esanik dagoan legez: Zeruko ogia jaten emon eutsen.

        Eta Jesusek esan eutsen: Egiaz, egiaz dirautsuet: Moisesek emon ez eutsuela Zeruko ogia, baña nire Aitak emoten deutsue Zeruko ogi egiazkoa.

        Bada Jangoikoaren ogia da, Zerutik jatsi zana, ta munduari bizitza emoten deutsana.

        Eurak bada esan eutsen: Jauna, iguzu beti ogi au.

        Eta Jesusek esan eutsen: Neu nas bizitzaren ogia: nigan datorrenak, goserik eukiko eztau: ta nigan sinisten dabenak, iñosbere egarririk eukiko eztau.

        Baña esan deutsuet, ikusi nozuela, ta sinistuten eztozuela.

        Aitak emoten deustan guztia, nigana etorriko da: ta nigana datorrena, kanpora botako eztot:

        Bada Zerutik jatsi nintzan, ez nire borondatea egiteko, ezpada ni biraldu ninduanaren borondatea.

        Eta au da biraldu ninduan Aita onen borondatea; berak emon eustanik ezer galdu eztagidala, ezpada biztu daidala azkeneko egunean.

        Eta biraldu ninduan Aitaren borondatea au da; bere Semea dakusana, ta onegan sinisten dabenak, beti betiko bizitzea euki daiala, ta nik biztuko dot atzerengo egunean.

 

aurrekoa hurrengoa