www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

17. IRAKURTZA

 

Jesusek erakusten dau Ebanjelioko legea,
atxinako lege guztiak baño estuagoa dala.

 

San Mateok cap. 5. v. 27-48.

 

        Enzun zenduen, atxinakoai esan jakela: adulteriorik eztozu egingo.

        Baña nik dirautsuet, bere begiak ifinten dituanak emakumeagan, berau kutiziauteko, ia egin dabela adulterioa bere biotzean.

        Eta zeure eskoako begiak emoten badeutsu bekaturako bidea, atera egizu, ta zuganik kanpora bota egizu; bada obe dozu gorputzeko zati bat galdutea, zeure gorputz guztia infernuan sartua izatea baño.

        Eta zeure eskoako eskuak emoten badeutsu bekatu-bidea, ebagi egizu ta bota egizu zeuganik: bada obe dozu, zeure zatietatik bat galdutea, zure gorputz guztia ifernura joatea baño.

        Baitabere esan zan: largetan dabenak bere emaztea, emon begio larga-karta.

        Baña nik dirautsuet, itxiten dabenak bere emazte, ezpada desoneskeria gaitik, beartuten dabela adultera izatera: ta artuten dabenak besteak itxia, egiten dau adulterioa.

        Orrez geiago enzun zenduen, atxinakoai esan jakela: etzara izango guzur-juramentugillea; baña kunplituko deutsazuz Jaunari zeure juramentuak.

        Baña nik dirautsuet, iñolakoz juramenturik egin eztaizuela, ez Zerua gaiti, zerren Jangoikoaren jar-lekua dan:

        Ez lurra gaiti, zerren dan bere oñazpikoa: ez Jerusalen gaiti, dalako Errege andiaren Erria:

        Ez eta eztozu juramenturik egin bear zeure burua gaiti, bada ezin egin ziñei ulle bat zuria, ez baltza.

        Eta alan au izango da zuen berbea: bai, bai: ez, ez; zerren emendik igaroten dana, gatxetik dator.

        Enzun zenduen, esan zala: begia begia gaiti, ta agiña agiña gaiti.

 

BATERA San Mateok an.
San Lukasek cap. 6. v. 27-36.

 

        Baña nik dirautsuet, eztagiozuela kontraratu gatxari, lenago bai iñok eskoako matrallan joten bazaitu, prestau egizu bestea bere.

        Eta zugaz auzitan ibilli gura dabenari, ta soñekoa kendu gura deutsunari, kapea bere larga eiozu.

        Eta iñok beartuten bazaitu milla pausu joatera, beste birmilla bere zoaz beragaz.

        Emon egiozu eskatuten deutsunari: ta ordeaz eskatu gura deutsunari ez egiozu atzea biurtu.

        Ta zeurea dana artuten dabenari, ez eiozu geiago eskatu.

        Eta gura dozuena, gizonak zuei egin daizuen, ori berori eurakaz zuek egizue.

        Enzun zenduen, esan zala: maitetuko dozu zeure lagun urkoa, ta gorratauko dozu zeure arerioa.

        Baña nik dirautsuet, danzuzuenoi: maitetu egizuez zeuroen arerioak, on egiezue gorroto zaituenai.

        Bedeinkatu egizuez madarikatuten zaituezanak, ta oraziño egizue persegitu, ta injurietan zaituezanak gaiti.

        Izan zaitezen zeuroen Aita Zeruetan dagoanaren semeak: zeñek jaio eragiten dau eguzkia onen, ta gaistoen ganean: ta euria biralduten dau justu, ta bekatarien ganera.

        Zergaiti tze baldin maite badozuez maite zaituezanak, ze sari eukiko dozue? Eztabe au berau Lukreruak egiten? bada bekatariak bere maite izaten dituez eurak maite dituezanak.

        Eta on egiten badeutsezue on egiten deutsuenai, ze merezimendu eukiko dozue? bekatariak bere beste orrenbeste egin oi dabe.

        Eta ordeaz emoten badeutsezue, zerbait emongo deutsuela uste dozuenai, ze meritu eukiko dozue? bada bekatariak bere alkar ordetuten dabe, beste orrenbeste artuteko.

        Eta bakarrik zeuroen anajeai agur egiten badeutsazue, zer geiago egiten dozue? menturaz au berau eztabe Fede bageak egiten?

        Amau egizuez bada zeuroen arerioak: egizue on, ta ordeaz emon egizue, onegaiti ezer itxadon baga, ta zuen saria andia izango da, ta Jangoikoaren semeak izango zare, bada bera ona da eskerbage, ta gaistoentzat bere.

        Izan zaiteze errukiorrak, zuen Aita errukiorra dan legez.

        Izan zaiteze bada obetanduak, zeuroen Aita zerukoa obetandua (edo perfektoa) dan legez.

 

aurrekoa hurrengoa