www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

9. IRAKURTZA

 

Arzaien bisitea, ta Jesusen Zirkunzisiñoa.

 

San Lukasek cap. 2. v. 8-21.

 

        Eta alderri atan Arzain batzuk egozan, gau-bigiria egiten, ta zainduten euren elia arratseko gaubelan.

        Eta aror non Jaunaren Angeru bat euren ondoan ifini zan, ta Jangoikoaren argiak alde guztitik argitu zituan, ta bildur andi bat artu eben.

        Eta Angeruak esan eutsen: etzaiteze bildurtu: bada aramen non dakartzuedan barri on bat, erri guztia pozkaria gozoz beteko dabena:

        Zerren gaur Dabiden Urian jaio jatzue Salbagille, Kristo Jauna dana.

        Eta señaletzat emoten deutsuet au: idoroko dozue mantilletan baturik, ta aska baten etxunik.

        Eta onetan batu zan Angeruaz beste Zerutar askoren neurri andi bat, Jangoikoa alabetan ebela, ta ziñoela:

        Jangoikoari Gloria goietan, ta lurrean bakea borondate oneko gizonai.

        Eta Angeruak euretarik Zerura alde egin ta laster, zirautsen alkar batak besteari Arzaiñak: Belen giño goazan, ta dakusgun esan jakun au, jazo dana, Jaunak erakutsi deuskuna.

        Eta arin lasterka joan zirian, ta aurkitu eben Maria, ta Jose, ta Seiña askan ifinirik.

        Eta au ikusirik, ezagutu eben esan jakena, Seiña gaiti.

        Eta enzun ebenak miraritu zirian; bai ta Arzainak esan eutsenaz bere.

        Baña Mariak gauza guzti oneek gordetan zituan, ta gogoratu bere biotzean.

        Eta Arzainak biurtu zirian Jangoikoari gloria ta alabanza emoten, enzun, ta ikusi zituezan gauza guztia kaiti, eurai esan jaken legez.

        Eta bete ezkero zortzi egunak Sedia zirkunziduteko, ifini eutsen izentzat Jesus, Angeruak izentau eban legez sabelean sortu baño len.

 

aurrekoa hurrengoa