www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

19. IRAKURTZA

 

Nazaret-ko Batzarrean ifinten da Jesus
Jai baten irakasten. An despreziatu eben,
ta ifini eutsezan zelatak bere bizitzeari.

 

BATERA San Mateok cap. 13. v. 53-58.
San Markosek cap. 6. v. 1-6.
San Lukasek cap. 4. v. 16-30.

 

        Eta Jesusek azkendu zituanean irudintzok, joan zan andik;

        Eta joan zan Nazaret bere errira, zeñetan azi zan; ta bere diszipuluak berrajozan.

        Eta oi eban legez sartu zan Jaiegunean Batzarrean, ta emen asi zan irakasten, ta jagi zan irakurteko.

        Eta emon eutsen Isaias Profetaren librua. Ta askatu, edo zabaldu ebanean librua, idoro eban lekua zeñetan egoan eskribidurik:

        Jaunaren Espiritua nire ganean: zerren unjitu ninduan, Ebanjelioa pobreai prediketara biraldu ninduan, biotz-ausiak osatutera:

        Kautibuai euren erospenaren barri ona ekartera, ta itsuai euren ikustearena, estutuak askatutera, Jaunaren urte ona, ta sariaren eguna adierazotera.

        Eta librua batu ezkero, Ministroari emon eutsan, ta jarri zan. Ta batzarrean zirian guztiak eukezan beragan begiak josirik.

        Eta zirianak autortuten eben, ta mirarituten zirian bere aotik urteten eben graziazko berba, ta bere doktrinan,

        Ziñoela: Nondik jatorkaz oni gauza guztiok? edo ze jakituria da emon jakon au; ta ze mirariak bere eskuz egiten dirian oneek?

        Ezta au Ofiziodun bat? Menturaz ezta au Ofiziodun baten Semea? Ezta au Josef-ren Semea?

        Menturaz bere Amari ezteritxo Maria, ta bere anajeai Santiago, ta Josef, ta Simon, ta Judas?

        Eta bere arrebak eztagoz guztiak gure artean? Nondik bada ditu onek gauza guztiok? Ta gatx-bidea beragan artuten eben.

        Eta esan eutsen: Duda baga esango deustazue adirantzau: Medikua, osatu egizu zeure burua: Kafarnaunen egin zenduzala, enzun doguzan gauza andi guzti aek, egizuz emen zeure errian bere.

        Eta esan eban: Benetan dirautsuet, ezta Profetarik ondo artua danik bere errian: eztago Profetarik onra baga ezpada bere errian, ta bere etxean, ta bere aide artean.

        Egiaz dirautsuet, Eliasen egunetan alargun asko egozan Israelen, Zerua iru urtean, ta iru illean itxi zanean; erri guztietan gose andi bat izan zanean:

        Eta euretarik beste iñora biraldu etzan Elias, ezpada Sarepta Sidoniako andra alargunagana.

        Eta Eliseo Profetaren denporan lepradun asko egozan Israelen; ta iñor euretarik etzan izan osatua, ezpada Naaman Siriakoa.

        Eta au entzunik, Batzarreko guztiak amurruz bete zirian bere kontra.

        Eta jagi zirian, ta Erritik kanpora bota eben: ta eroan eben euren Erria egoan tontor ganera, andik bera botateko.

        Bera barriz guztien erditik igarorik, alde egin zan.

        Eta ezin an mirariarik egin eban; bakarrik gaixo banaka batzuk osatu zituan, eureetan eskuak iminirik.

        Eta miraritu zan euren sinisbagetasunez, ta inguruko errialde guztietan ebillen prediketan.

 

aurrekoa hurrengoa