www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

27. IRAKURTZA

 

Jesusek ezaguturik Herodesegaz igaroten zana,
aldegin zan Bethsaidako ermura, non bost ogigaz
janaritu zituan bost milla gizon.

 

BATERA San Mateok cap. 14. v. 13-21.
San Markosek cap. 6. v. 30-44.
San Lukasek cap. 9. v. 10-17.
San Juanek cap. 6. v. 1-14.

 

        Eta Jesusek au enzunik, andik alderatu zan.

        Eta Apostoluak Jesusgana biurturik, esan eutsen egin, ta irakasi eben guztia.

        Eta berak esan eutsen: erdue aparte leku bakar batera, ta an atsegin gitxi bat artu egizue. Zerren asko zirian joan, ta etozenak: ta jateko bere astirik emoten ez eutsen.

        Eta eurak arturik joan zan leku bakarrera.

        Eta ontzi baten sarturik alderatu zirian Bethsaidako lurreko ermu batera.

        Tiberiades deritxan Galileako beste itxas aldera.

        Eta ekusen askok zelan joiazan, ta ezagutu eben: ta oñez joan zirian, ta ara etorri zirian Erri guzti aetatik, ta eurak baxen lenago eldu zirian.

        Eta jente pilo askok jarraitu eutsen ekuselako gaixoen ganean egiten zituan mirariak.

        Igon eban bada Jesusek mendi batera, ta an bere ikasleakaz jarri zan.

        Eta ur egoan Pazkua, Judegen Jaieguna.

        Eta ontzitik urtetean ikusi ebanean Jesusek orrenbeste jente, errukitu zan eurekaz; egozalako arzain baga dagozan ardiak legez.

        Eta artu zituan, ta asi zan irakasten eurai Jangoikoaren Erreinuko gauza asko; ta euren gaixoak osatu zituan, ta sendatuten zituan bearra ebenak.

        Eta beranduturik, beragana eldu zirian bere amabi dizipuluak, ta esan eutsen:

        Ermu bakarra da au lekuau, ta ordu igaroa da.

        Biraldu egizuz jenteok, inguruko Erri ta etxaguntzetara joanik, bizilekua ta janaria idoro dagien: bada emen ermu bakarrean gagoz.

        Eta Jesusek esan eutsen: eztabe joan bearrik, zeurok jaten emon eiezue.

        Eta esan eutsen: berreun diruen ogia erostera joango gara, ta jaten emongo deutsegu.

        Eta Jesusek begiak jasorik, ta ikusirik ainbeste jente beragana etorrela, Feliperi esan eutsan: Nondik erosiko dogu ogia, oneek jan dagien?

        Au ziñoan probetarren bera; baña berak bekian zer egingo eban.

        Felipek eranzun eutsan: berreun erlegiñen ogia ezta asko, bakotxak zati bat artu dagian.

        Eta esan eutsen: Zeinbat ogi daukezuez? Joan, ta ikusi egizue. Eta ikusi ezkero,

        Andres Simon Pedroren anaje, bere dizipuluetarik batek esan eutsan:

        Emen da mutil bat garagarrezko bost ogi, ta arrain bi dituana: baña zer da au ainbesterentzat?

        Ez edo ezpagoaz gu janariak erostera jente guzti onentzat.

        Bada baziran bost milla gizon legez. Ta berak bere dizipuluai esan eutsen: ekardazuez ona.

        Eta agindu eutsen, jarri eragin egiela guztiai zatizka bedar ezearen ganean.

        Leku artan egoan bedarluze asko.

        Eta alan egin eben. Ta jarrierazo zituezan dirianak alkarte banaketan, eunka, ta berrogeta amarka.

        Eta bost ogiak, ta arrain biak arturik, Zerura begiak jaso zituan:

        Eta esker onak emonik, bedeinkatu zituan, ta zatitu zituan ogiak:

        Eta bere diszipuluai emon eutsezan, jenteen aurrean ifini egiezantzat, ta dizipuluak jarririk egozan jenteai.

        Baitabere zatitu eutsezan guztiai arraiñak, gura eben guztia.

        Eta zirianak jan eben, ta ase-bete zirian.

        Eta ase zirianean, bere dizipuluai esan eutsen: batu egizuez enparau dirian ondakiñak, galdu eztitezen.

        Batu zituezan bada, ta bete zituezan amabi otzara, jan ezkero, enparau zirian zatietatik bost garagar-ogi, ta arraiñetarik.

        Eta jan ebenen neurria zirian bost milla gizon, kontau baga andra, ta umeak.

        Jesusek egin eban mirariau ikusi ebenean aek gizonak, ziñoen: Au berau da egiaz, mundura etorriko dan Profetea.

 

aurrekoa hurrengoa