www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

28. IRAKURTZA

 

Daroe preso Jesus Anas, ta Kaifasen etxera,
non bete eben bidebagez.

 

BATERA San Mateok cap. 26. v. 57-68.
San Markosek cap. 14. v. 53-65.
San Lukasek cap. 22. v. 54. 55. 63. 65.
San Juanek cap. 18. v. 12-24.

 

        Gerrarideak bada, ta Erri-zainak, ta Judeguen Ministroak artu eben preso Jesus; ta estu eben:

        Eta lenengo eroan eben Anasgana, Kaifas urte atako Sazerdote Nagusia zanaren Gierraba zalako.

        Eta Kaifas zan Judeguai konsejua emon eutsena: Konbeni zala gizon bat il zedin erria gaiti.

        Baña loturik eukeenak Jesus, eroan eben Kaifas Sazerdoteen Buru nagusiaren etxera, zeñetan batu zirian Sazerdote guztiak; ta Eskribak, ta Agura zarrak.

        Eta Pedrok jarraion urrinetik, bai ta beste dizipulu batek. Ta a dizipulua Sazerdote nagusiaren ezaguna zan, ta sartu zan Jesusegaz Sazerdote nagusiaren atartean.

        Eta Pedro atetik kanpora egoan. Ta Sazerdotearen ezaguna zan beste dizipuluak urten eban, ta ate-zain egoan neskatxari esan eutsan, ta sartu eban Pedro barrura Sazerdote Nagusiaren etxe barru giño.

        Eta neskatxa atezainak esan eutsan Pedrori: Zu bere etzara gizon onen dizipuluetarikoa? Berak esan eban: Ez nas.

        Serbitzariak, ta Ministrariak egozan zutik suaren aurrean, zerren otz egiten eban, su erexegina egoan atartearen erdian, ta berotuten zirian: ta Pedro bere zutunik egoan suan berotuten.

        Eta eurak inguruan jarririk, Pedro bere euren erdian egoan ikusteko zer jazoten zan.

        Sazerdote andiak bada itandu eutsan Jesusi bere dizipulu, ta bere dotrinaren ganean.

        Jesusek eranzun eutsan: Nik agirian berba egin deutsat munduari: nik beti irakasi dot Judegu guztiak batuten dirian Batzakuntzan, ta Tenpluan: ta ezkutuan ezer esan eztot.

        Zer itanduten deustazu niri? Itandu eiezu nik esan nebana enzun dabenai: aror non oneek dakien nik esan deutsedana.

        Au esan ebanean, an egoan serbitzarietatik batek matrallako bat Jesusi emon eutsan, esanik: Alan eranzuten deutsazu Sazerdote nagusiari?

        Jesusek eranzun eutsan: Deungero berba egin badot, dongetasunaren testimonioa emon egizu: baña ondo egin badot, zegaiti joten nozu?

        Eta Anasek biraldu eban esturik Kaifas Sazerdote Nagusiagana.

        Baña Sazerdoteen Buruak, ta Batzar guztiak testimonio guzurrezkoaren billa ebiltzen Jesusen kontra, eriotzara emoteko.

        Ta idoro ez eben; etorri baziran bere testigu guzurti asko.

        Bada askok ziñoezan guzurrezko testimonioak bere kontra: baña ez etozan alkar ondo euren artean euroen esanak.

        Baña geroenean eldu zirian testigu falso bi:

        Ta jagi zirian, testigantza guzurrezkoa eroiala bere kontra: ta esaten ebela:

        Geuk enzun deutsegu oni esaten: Jangoikoaren Tenplua banatu neike, ta barriro egin iru egun barru.

        Nik banatuko dot gizonen eskuz egin zan Tenplu au, ta iru egunean egingo dot beste bat eskuz ez egiña.

        Eta euren testimonioa ez etorren ondo.

        Ta Sazerdote Nagusiak jagirik guztien erdian, itandu eutsan Jesusi, zirautsala: Eztozu ezer eranzuten oneek zure kontra diñoenari?

        Baña bera ixilik egoan, ta ez eutsan ezer eranzun. Sazerdote Nagusiak barriro itandu, ta esan eutsan: Zara zu Kristo, Jangoiko bedeinkatuaren Semea?

        Jangoiko bizia gaiti konjuretan zaitut, esan daiguzula, zu bazara Kristo, Jangoikoaren Semea.

        Jesusek esan eutsan: Zuk esan dozu: Neu nasala.

        Baña dirautsuet, emendik aurrera ikusiko dozuela gizonaren Semea jarririk Jangoikoaren birtutearen eskoatara; ta etorten Zeruko odoietan.

        Orduan Sazerdote Nagusiak urratu zituan bere jaztekoak, ta esan eban: Biraoa esan dau: Ze testigu geiagoren bearrik dogu?

        Enzun dozue madarikaziñoa? Zer deritxazue? Eta eurak eranzun, ta esan eben: Merezi dau eriotzea.

        Orduan txu-txistua bota eutsen arpegira.

        Eta Jesus eukeenak burlazar, ta joka erabillen.

        Ta estaldu eben, ta kolpeak emoten eutsezan; beste batzuk betondokoak bere arpegian emoten eutsezan, ta itanduten eutsen;

        Eta esaten eben: Kristo, igerri egiguzu; Nor da jo zaituana?

        Eta beste gauza asko ziñoen biraoka bere kontra.

 

aurrekoa hurrengoa