24. IRAKURTZA
Sartzen da Jesus barku baten, ta ekatxa sosegetan dau.
BATERA San Mateok cap. 8. v. 23-27. San Markosek cap. 4. v. 35-40. San Lukasek cap. 8. v. 22-25.
Eta egun baten jazo zan arrastegian, bere diszipuluak berari berrajozala, esan eutsen eurai: Oxinaren beste aldera igaro gaitezan.
Eta jentea despedidu ezkero, alan zelan egoan barkuan eroan eben, ta igo eben: bai ta baziran an beste barku batzuk bere.
Eta ugarotuten eben bitartean, bera loak artu eban.
Eta bertati itxasoan eguraldi txar andi bat egin zan: ta oxinean axezko ekatx bat jagi zan,
Eta ur bagada olatuak barkura sartuten zituan, adiña ze bagak barkua estalduten eben; ta urez betetan zirian, ta arrisku andian egozan.
Baña Jesus bera lo zetzan popan burukoaren ganean.
Eta beragana diszipuluak eldurik, irazartu eben, zirautsela: Maixua: ezer ez joatzu, gu galdu gaitezen? Jauna: gorde gaizuz, ondatu ez gaitezan.
Eta Jesusek esan eutsen: zeren bildurra dozue, gizon fede gitxikoak?
Eta bereala jagirik, zemaitu zituan axea ta ureko ekatxa; ta itxasoari esan eutsan: zagoz ixilik, mututu zaite: ta gelditu zan axea: ta etorri zan eguraldi on bat.
Eta esan eutsen: zegaiti zagoze bildurturik? oraindiño ez dozue sinismenik? non da zuen fedea?
Eta gizonak miraritu zirian; ta ikara andia euken; ta alkarri zirautsen: nor uste dozue dala,
Alan axeai, ta itxasoari agindu, ta axeak, ta itxasoak obedietan deutsen au?
|