www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

21. IRAKURTZA

 

Jesusek irakasten deutse bere Diszipuluai,
ez gizonen bildurrik eukiten, ta ez gorputz-janariaren
ardura geiegi eukiten. Aberats kutiziotsua.

 

San Lukasek cap. 12. v. 1-31.

 

        Eta Jesusen inguruan baturik ainbeste jente, non batak bestea tropelduten eban, asi zan bere diszipuluai esatera: Gorde zaiteze Fariseoen lebadura, edo azkarriatik, zein dan eztana iruditea, edo hipokresia.

        Ez da gauza estaldurik, agertuko eztanik: ez eta gauza ezkutaurik jakingo eztanik.

        Bada ilunetan esan zenduezan gauzak, argitan esango dira: eta gela-aposentuan belarrira esan zenduena tellatu ganean dedartuko da.

        Zuei bada nire adiskidoi dirautsuet, eztaioezuela bildurrik euki gorputza ilten dabenai, gero barriz ezin geiago egin dabenai.

        Baña nik erakutsiko deutsuet noren bildur izan bear zaren: bildurra euki egiozue, bizitza kendu ezkero, eskubidea daukanari Infernura botateko, alan dirautsuet, oni bildurra euki eiozue.

        Zortzi-maraien bost txori salduten eztira, ta bat bakarra euretarik azturik eztago Jangoikoaren aurrean?

        Eta zuen buruko ulle guztiak bere zenbaturik dagoz. Ez bada bildurrik euki: bada zuek txori asko baño geiago zaree.

        Eta bai ta bere dirautsuet: gizonen aurrean autortuten nabena, gizonaren Semeak bere bera autortuko dau Jangoikoaren Angeruen aurrean.

        Eta barriz gizonen aurrean ukatuten nabena, bera bere ukatua izango da Jangoikoaren Angeruen aurrean.

        Eta gizonaren Semearen kontra berba egiten dabenari, parkatuko jako: baña Espiritu Santuaren kontra biraoa diñoanari, parkatuko ez jako.

        Eta zaroezanean Batzarretara, Juezen, ta Agintarien aurrera, ez ardurarik artu, zelan, edo zer eranzun, edo esango dozuen.

        Bada Espiritu Santuak ordu atan erakutsiko deutsue, esan bear dozuena.

        Eta Erriko batek esan eutsan: Maixua, esaiozu nire anajeri, nigaz zatitu dagiala senipartea.

        Eta Jesusek eranzun eutsan: Gizona, nok egin nau ni zuen arteko Juez, edo zatitzalle?

        Eta esan eutsen: Begira, ta gorde zaiteze kutizia guztitik: zerren bakotxaren bizitzea eztago dituan gauzeen ugaritasunean.

        Eta adirazo eutsen irudin bat esanik: Gizon aberats baten solo batek frutu asko ekarri eban.

        Eta bere artean ziñoan: Zer egingo dot? bada eztaukat non sartu nire frutuak.

        Eta ziñoan: Au egingo dot. Banatuko dodaz neure garautegiak, ta andiagotuko dodaz: ta an bilduko dodaz neure frutu, ta ondasun guztiak.

        Eta nire arimeari esango deutsat: Arima, urte askotarako ondasunak dituzu baturik: atsegindu zaite, jan, edan, ta poztu zaite.

        Baña Jangoikoak esan eutsan: Zoro-eroa, gaur gabean biurtuko deutsue arimea eskatuten: batu dozuna norentzat izango da?

        Alan da beretzat gordeten dabena, ta Jangoikoagan aberats eztana.

        Eta bere ikasleai esan eutsen: Beragaiti dirautsuet: ez arduraturik ibilli zeuroen arimarentzat, zer jango dozuen, ez gorputzarentzat zer janziko dozuen.

        Geiago da arimea janaria baño, ta gorputza jaztekoa baño.

        Ara belak, zeintzuk ereinten eztabe, ez igitaitu, gordeleku ez garautegirik eztauke, ta Jangoikoak janarituten ditu. Bada zeinbat aek baño preziatuagoak etzaree zuek?

        Eta nok zuetarik asko asmau arren, ukondo bat bere gorputzari eransi leio?

        Bada gitxiago dana ezin badozue, zergaiti beste gauza kaiti zabiltze estu-larriturik?

        Ara zelan azten dirian kanpoko lirioak, oneek lan-bearrik, ez goruetan egiten eztabe: bada dirautsuet Salomon bere anditasun guztian janzi etzala onetariko batxo legez.

        Orain bada, Jangoikoak alan janziten badau, gaur kanpoan dagoan bedarra, ta biar laban sartuko dana, zeinbat eta obeto zuek fede gitxikok?

        Etzaiteze bada ibilli arduraturik, jan, edo edango dozuena gaiti: ta etzaiteze ibilli asmo goratuakaz.

        Bada onelako gauza guztiak dira arduraturik darabiltzenak munduko jenteak. Eta zuen Aitak daki, oneen bearra dozuela.

        Eta alan, billatu egizue lenengo Jangoikoaren Erreinua, ta bere justizia: ta gauza guztiok eransiko jatzuez.

 

aurrekoa hurrengoa