www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

4. IRAKURTZA

 

San Juanek erakutsi eban etzala bera Kristo.

 

BATERA San Mateok cap. 3. v. 11-12.
San Markosek cap. 1. v. 7-8.
San Lukasek cap. 3. v. 15-20.

 

        Eta erriak sinisturik, ta guztiak uste izanik euren biotzetan, menturaz Juan zala Kristo:

        Juanek eranzun eban, ta guztiai prediketan eutsen, esanik:

        Nik egiaz bateatuten zaituedaz urean penitenziarako: baña nire ostean etorriko dana, ni baño indartsuago da,

        Ez nas duin bere oñetakoa erabilteko, ez eta bere oñeetako lokarria askatuteko.

        Nik urean bateatuten zaituet, baña berak Espiritu Santuan, ta suan bateatuko zaitue.

        Berak bere eskuan dauko axe-emollea: ta garbituko dau ondo bere larriña: ta bere garautegian bere garia batuko dau: baña lastoak erreko ditu iños amatauko eztan suan.

 

San Lukasek an.

 

        Eta onelan bere irakaste asko adierazoten eutsazan jenteari bere sermoietan.

        Baña Herodes Agintariak, zerren Juanek arpegian emoten eutsan, beretu ebalako Herodias bere anajaren emaztea, ta Herodesek egin zituan gaistakeria guztiakaz,

        Eransi eban guztioi, Juan presondegian sartute au bere.

 

aurrekoa hurrengoa