www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

28. IRAKURTZA

 

Jesusek osatu zituan Jairoren alabea,
ta odol-darioa eukan andra bat.

 

BATERA San Mateok cap. 9. v. 18-26.
San Markosek cap. 5. v. 21-43.
San Lukasek cap. 8. v. 41-56.

 

        Berak au esanik eurai, itxaso ondoan egoan;

        Eta Batzarreko Nagusia zana, Jairo zeritxon gizon bat etorri zan; ta bera ikusi ta bertati bere oñetara etxun zan, ta adorau eban erregututen eutsala, sartu zedilla bere etxean;

        Zerren amabi urte urrean eukazan alaba bakar bat eukan, ta egoan il aginian.

        Eta gogoz erregututen eutsan, zirautsala: nire alaba azkeneko arnasetan dago; eta arren etorri zaite, bere ganean zeure eskua ifini egizu, osatu, ta bizi dedin.

        Eta jagirik Jesus joan zan beragaz, ta bazerraioen bere diszipulu, ta jente askok. Eta joiala, jenteak estututen eben.

        Eta etorri zan amabi urtean odol-jarioa eukan andra bat,

        Eta neke asko Medikuen eskuetan igaro izan zituan, bai ta urtu bere eurakaz eukan ondasun guztia; ta iñolakoz ezin osatu zan; ta geroago ta gaixoago ifinten zan:

        Jesusen barri onak bada enzunik, jente piloen bitartetik sartu zan, ta atzetik eldurik, bere soñekoaren ertza ukutu eban.

        Bada bere artean ziñoan: baldin nik ukutu bat bere jaztekoaren ertzan egiten badot, osatuko nas.

        Eta ordu berean bere odol-jarioa gelditu zan, ta igerri eban bere gorputzean, gatx atarik osatu zala.

        Baña Jesusek ezaguturik berak beragan, beraganik birtutea urten zala; jenteagana biurturik, esan eban: Nok ukutu ditu nire jaztekoak?

        Nok ukutu deust? Eta guztiak ukaturik, Pedrok esan eban, bai ta beste beragaz egozanak bere: Maixua, jenteak estu estuan zarabiltze, ta diñozu: Nok ukutu deust?

        Eta Jesusek esan eban: batek edo batek ukutu deust; bada nik ezagutu dot, niganik birtuteak urten dabela.

        Eta au egin ebana ikuste arren, egoan ingurura begira.

        Emakumea alan agerturik ikusi zanean, ikaraturik, ta bildurturik, jakinik zer igaro jakan berari; eldu zan, ta bere oñetara etxun zan.

        Eta argiro egia esan eutsan; ta jente guztien aurrean agertu eban zek ekarri eban berari ukututera: ta zelan berpetati osatu zan.

        Eta berak berau ikusirik, esan eban: fidanzia euki egizu, alaba, zure sinismenak osatu zaitu: zoaz bakean; ta librau zaite zeure gatxetik.

        Eta ordu berean osaturik gelditu zan andrea.

        Oraindo berbatutea azkendu ez eban, non bat etorri zan Batzarreko Nagusiagana, ta esan eutsan: zure Alaba il da: zegaiti geiago neketuten dozu Maixua?

        Eta Jesusek enzun ebanean ziñoena, Batzarreko Nagusi neskatxaren aitari esan eutsan: Ez bildurrik euki, bakarrik sinistu egizu, ta osatuko da.

        Eta beste iñori ezpada Pedro, ta Santiago, ta Juani, Santiagoren anajeari itxi ez eutsan beragaz joaten.

        Eta Jesus etorri zanean Nagusi onen etxera, ta ikusirik flauten soñulariak, ta otsa egiten eban jente andi bat, ta negarrak, ta dedarrak egiten zituezanak, esan eutsen: zergaiti ots au egin, ta negarrez zagoze?

        Zoaze emendik; bada neskatxa eztago illik, ezpada lo. Eta bere barre egiten eben, jakinik, illik egoala.

        Eta an egozan guztiak kanpora aterarik, laketu ez eban sartu zitezen beragaz ezpada Pedro, ta Santiago, ta Juan, ta Neskatxaren Aita, ta Ama.

        Eta berak oratu eutsan eskutik, ta boza goraturik esan eban: Talitha cumi, zeñek esan gura dau: Neskatxa, zuri dirautsut, jagi zaite.

        Eta espiritua beragana biurturik, bereala jagi zan. Eta agindu eban, jaten emon egioela.

        Eta ibilten asi zan: ta amabi urte eukazan: ta bere gurasoak guztiz asko miraritu zirian.

        Eta berak gogoz agindu eutsen, iñok jakin ez egiala. Eta fama au zabaldu zan erri guzti aetara.

 

aurrekoa hurrengoa