www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

7. IRAKURTZA

 

Jesusek ezkutuan igoten dau Jerusalengo Jaira;
ta berba egiten dau argiro Tenpluan.

 

San Juanek cap. 7. v. 1-36.

 

        Eta onen ondoan Jesus ebillan Galileatik, zerren Judeara igaro gura ez eban, Judeguak bere billa berau ilteko ebiltzelako.

        Baña ur egoan Judeguen jaia, Tabernaklena eritxona.

        Eta bere anajeak esan eutsen: Emendik igaro zaite, ta zoaz Judeara, zure dizipuluak bere zure egiteak ikusi daiezan.

        Bada iñok ezkutuan eztau ezer egiten, ta alegiña egin daroa ezagutua izan dedin agirian: Au egiten badozu, munduari agertu zaite.

        Bada bere anajeak bere beragan sinisten ez eben.

        Eta Jesusek esan eutsen: Nire denporea oraindio etorri ezta: baña zuen denporea beti dago prest.

        Ezin munduak zuek gorrotau ziñeikeez: baña ni gorroto nau; nik bere testimonioa emoten dodalako, bere egiteak txarrak diriala.

        Zuek igo egizue jai onetara, baña nik igoko eztot jai onetara; zergaititze nire denporea eldu ezta oraindiño.

        Au esanik, bera Galilean gelditu zan.

        Baña bere anajeak joan ezkero, berak bere orduan igo eban jaira, ez agirian, ezpada ixilean legez.

        Eta Judeguak bere billa ebiltzen jaian, ta ziñoen: Non da a?

        Eta esamesa andia ebillan jentearen artean bera gaiti. Bada batzuk ziñoen: Ona da. Ta bestebatzuk, ez, zerren jenteak engañetan dituan.

        Bada iñok berba egiten ez eban agirian bera gaiti Judegen bildurrez.

        Eta jai erdian igo eban Jesusek Tenplura, ta irakasten eban.

        Eta Judeguak mirarituten zirian, ta ziñoen: Zelan dakiz onek letrak, ikasi ezpaditu?

        Jesusek eranzun eutsen, esanik: Nire dotrinea nirea ezta, ezpada biraldu nabenarena.

        Bere borondatea egin gura dabenak, ezagutuko dau dotrina, Jangoikoarena danez, edo nik neuronez berbatuten dodanez.

        Iñok beretik berba egiten badau, bere gloriaren billa dabil: baña biraldu ebanaren gloriaren billa dabillana, au egiazkoa da, ta bidebagerik beragan eztago.

        Menturaz Moisesek legea emon ez eutsuen: ta zuetarik iñok legea egiten eztau?

        Zergaiti il gura nozue? Jenteak eranzun eban, esanik: Deabrua dozu: Nok il gura zaitu?

        Jesusek eranzun, ta esan eutsen: Egite bat egin dot, ta guztiok mirarituten zaree.

        Orregaiti Moisesek emon eutsuen zirkunzisiñoa: ez bera Moisesena dalako, ezpada Aita-aurrekoena, ta jaiegunean gizakumea zirkunzidetan dozue.

        Gizonak jaiegunean zirkunzisiñoa artuten badau, Moisesen legea ausi eztidin: nire kontra jagiten zaree gizon guzti bat jaiegunean osatu dodalako?

        Ez egizue juzgatu kanpotik dirudienaz, baña jusgu justua juzgau egizue.

        Jerusalengo batzuk ziñoen: Au ezta, ilteko billatuten dabena?

        Aramen bada non agirian berba egiten daben, ta ezer esaten ezteutse. Benturaz Nagusiak ezagutu dabe au berau dala Kristo?

        Baña bakigu au nongoa dan: ta Kristo datorrenean, iñok jakingo eztau nongoa dan.

        Eta Jesusek jasoten eban boza Tenpluan, irakasten, ta esaten ebala: Zuek banazauzue, ta dakizue nongoa nasan: baña barriz ni neuganik etorri ez nintzan, baña egiatia da biraldu ninduana, zein zuek eztazauzue.

        Nik bazaut, zerren berea nasan, ta berak bidaldu ninduan.

        Eta preso artu gura eben: baña iñok eskurik ezarri ez eutsan, bere ordua oraindiño eldu ez zalako.

        Eta erriko askok beragan sinistu eben, ta ziñoen: Kristo datorrenean, onek baño miraria geiago egin ete leiz?

        Fariseoak enzun zituezan a gaiti errian esaten zirian murmuriak: ta Sazerdoteen Buruak, ta Fariseoak biraldu zituezan ministroak bera estuteko.

        Eta Jesusek esan eutsen: Denpora apur baten oraindo zuekaz egongo nas: ta noa biraldu ninduanagana.

        Billatuko nozue, ta idoroko enozue: ta ni nagoan lekura, zuek ezin etorri zeintekez.

        Judeguak euren artean esan eben: Nora joango ete da au, idoroko eztogunau? Zabaldurik dagozan Jenteetara joan gurako ete dau, ta Jentilai irakasi?

        Ze berba da esan eban au: Billatuko nozue, ta ez nozue idoroko: ta ni nagoan lekura, zuek ezin etorri zintekez?

 

aurrekoa hurrengoa