2. IRAKURTZA
Jesusek erakusten dau, ze gitxi salbetan dirian, ta ze estua dan Zeru-bidea.
San Lukasek cap. 13. v. 22-30.
Eta joian Uri, ta Erri guztietan irakasten, ta jarraituten Jerusalengo bidea.
Eta gizon batek esan eutsan: Jauna, gitxi al dira salbetan dirianak? Eta berak eurai esan eutsen:
Dendatu zaiteze ate bedarretik sartzeko: bada dirautsuet, askok sartu gurako dabela, ta ezingo dabela.
Eta etxeko Nagusia sartu ezkero; ta atea itxiten dabenean, ta zuek oles ate-joka asten zarenean, diñozuela: Jauna, idigi eiguzu: ta berak eranzungo deutsue, diñoala: eztakit nongoak zarean zuek:
Orduan asiko zaree esaten: Zure aurrean jan genduan, ta edan genduan, ta gure plazeetan irakasi zenduan.
Eta esango deutsue: Eztakit nongoak zarean zuek: zoaze niganik gaistakeria egiten zenduenok.
An izango da negarra, ta agin karraskada: dakutsuezanean Abran, ta Isak, ta Jakob, ta Profeta guztiak Jangoikoaren Erreinuan, zuek barriz kanpora botaten zaituezala.
Eta etorriko dira Eguzkiaren-Sortaldetik, ta Sartaldetik, ta Egerdi-aldetik, ta Iper-aldetik, ta maian jarriko dira Jangoikoaren Erreinuan.
Eta aramen non azkenekoak diran lenengoak izango dirianak, ta lenengoak dira, azkenekoak izango dirianak.
|