www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

34. IRAKURTZA

 

Doa Jesus bere krutzeaz Kalbariora:
jositen dabe krutzean: ta egiten ditue
beragaz beste gogartade asko.

 

BATERA San Mateok cap. 17. v. 31-34. 38. 37. 35. 36.
San Markosek cap. 15. v. 20-23. 25-28. ta 24.
San Lukasek cap. 23. v. 26-34. ta 28.
San Juanek cap. 19. v. 16-24.

 

        Ta artu eben Jesus.

        Ta burlaz iraindu ezkero, billostu eutsen errege-soñeko gorria, ta janzi eutsezan bere soñekoak, ta ateraten dabe kanpora krutzean josteko.

        Ta berak bere solbardan bere krutzea eroiala urten eban Kalbario, ta Hebreoan Golgotha deritxon lekura: ta an krutzean josi eben.

        Eta eroiala idoro eben andik igaroten zan Zireneko gizon bat, Simon eritxona, borda solotik etorrena, Alexandro, ta Ruforen aita.

        Au beartu eben Jesusen krutzea eroatera, ta krutze kargea eroan eragin eutsen Jesusen atzean.

        Eta berrajozan erriko jente askok, ta emakumeak, zeintzuk zizpuru ta negar egiten eben.

        Baña Jesus biurturik eurakgana, esan eutsen: Jerusalengo alabak, ez egizue negar egin nire ganean; negar egizue bai zeuroen ganean, ta zeuroen semeen ganean.

        Zerren etorriko dira egunak zeñeetan esango daben: Zorionekoak seingeak, ta umerik euki ez eben sabelak, ta ugatzik emon ez eben bularrak.

        Orduan asiko dira esaten mendiai: Jausi zaiteze gure ganean; ta munai: Estaldu gagizuez.

        Bada egur ezean au egiten badabe, igarrean zer egingo da?

        Baitabere beragaz eroiazan beste bi gaiskille zirianak il eragiteko.

        Eta eroan eben Golgotha deritxon leku batera: zeñek esan gura dau Kalbario tokia.

        Eta emon eutsen edaten ardao mirraduna beaztunaz nasturik. Ta aoan sartu ebanean, ez eban edan gura; ta artu ez eban.

        Zan bada egerdia krutzean josi ebenean; ta beragaz beste lapur bi, bata eskoatara, ta bestea ezkerretara, bata alde batera, ta bestea bestera, ta erdian Jesus.

        Eta an bete zan profezia diñoana: Gaistoakaz bardindu eben.

        Baña Jesusek ziñoan: Aita, parkatu egiezu: bada eztakie zer egiten daben.

        Ta Pilatosek bere eskribidu eban letreru bat, ta krutze ganean ifini eban. Ta letreruak eukan eskribidurik bere eriotzaren motibua.

        Eta bere buru ganean ifini eben eskribidurik bere eriotzaren adikizun au: Au da Jesus Nazareno Errege Judeguena.

        Eta Judeguetarik askok irakurri eben letratallu au; Uriaren urrean egoalako Jesus krutzean josi ebenen lekua. Ta eskribidurik egoan Hebreo, Griego, ta Latinez.

        Ta Judegen Sazerdote Nagusiak zirautsen Pilatosi: Ez egizu eskribidu Judegen Erregea; ezpada berak esan ebala: Judegen Erregea nas.

        Pilatosek eranzun eban: Eskribidu dodana, eskribidu dot.

        Soldaduak Jesus krutzean josi ezkero, artu zituezan bere jaztekoak, ta lau zati egin zituezan: soldadu bakotxarentzat bere zatia, ta tunika.

        Euren ganean suerteak botarik, ikusteko zeñek zein eroango eban: Baña tunikeak ez eukan josturarik, goitik bera eoa zalako.

        Eta alkar esan eben: Urratu eztaigun, ezpada suerteak bota daiguzan nori dagokion; bete zedin Eskritura diñoana: Euren artean nire soñekoak zatitu zituezan, ta nire soñekoaren ganean suerteak bota zituezan.

        Eta soldaduak au alan egin eben, ta jarririk goardia egiten eutsen.

 

aurrekoa hurrengoa