12. IRAKURTZA
Biurtzen da Jesus Galileara, ta Kana eritxon Erri baten osatuten dau Jaun baten semea.
San Juanek cap. 4. v. 43-54.
Eta arik egun bi andik urten eban, ta Galileara joan zan.
Bada Jesusek berak baieztu eban, Profeta bat etzala andizkatua bere errian.
Eta Galileara etorri zanean, Galilearrak artu eben, ikusi ebelako Jerusalenen jai baten egin zituan gauzak; bada eurak bere Jaira joan zirian.
Etorri zan bada beste bein Kana Galileakora, non ura ardao biurtu eban. Eta Kafarnaunen egoan Jaun bat, zeñen semea gaixorik egoan.
Onek enzunik Jesus etorrela Judeatik Galileara, beragana joan zan, ta erregututen eutsan, jatxi zedilla, ta bere semea osatu egiala: bada illaginian egoan.
Eta Jesusek esan eutsan: ikusgarriak, ta mirariak baldin ezpadakutsuez, sinisten eztozue.
Nagusi agintari onek esan eutsan: Jauna, erdu nire seme il baño len.
Jesusek esan eutsan: zoaz, bada zure semea bizi da. Gizonak sinistu eban Jesusek esan eutsan berbea, ta joan zan.
Eta biurtuten zala, bere otseñak bidera urten eutsen, ta barria emon eutsen, bere seme bizi zala.
Eta itandu eutsen ze ordutan asi zan obetuten. Ta esan eutsen: atzo zazpiretan itxi eban gatxak.
Eta orduan Aitak aditu eban, a zala ordu berbera, zeñetan Jesusek esan eutsan: zure seme bizi da: eta berak ta bere etxe guztiak sinistu eban.
Bigarren mirari au egin eban bestebein Jesusek Judeatik Galileara etorri zanean.
|