www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

35. IRAKURTZA

 

Erri sinisgorren kontra Jesus ifinten da;
ta esker onak bere Aitari emoten deutsaz,
bere diszipuluak egiten dituen mirariak gaiti.

 

BATERA San Mateok cap. 11. v. 20-30.
San Lukasek cap. 10. v. 13-22.

 

        Orduan asi zan kargu egiten, berak mirari geiago egin eutsezan Erriai, penitenziarik egin ez ebelako.

        Ai zugaz Korozain! Ai zugaz Betsaida! bada zuetan egin dirian mirariak, Tiron egin izan balira, oraingoz jarririk egingo eben penitenzia, zilizioan, ta autsean.

        Beragaiti dirautsuet: zuek baño biguntasun geiagoaz artuko dira juizioko egunean Tiro, ta Sidon.

        Zu barriz Kafarnaun Zerugiño goitua, Infernu giño ondatuko zara.

        Zerren baldin Sodomako Errietan egin izan balira, zugan egin dirian mirariak, menturaz iraungo eben gaur giño.

        Orregaiti dirautsuet, juizioko egunean zu baño gogortade gitxiagoaz artuko dala Sodomako erria.

        Zuei danzuenak, niri danzut: ta zuek desprezietan zaituenak, mezprezietan dau biraldu ninduana.

        Eta irurogeta amabiak biurtu zirian pozik, ziñoela: Jauna, deabruak eurak bere obedietan deuskue zure izenean.

        Eta esan eutsen: Satanas oñeztu bat legez Zerutik jausten zala ikusi neban.

        Dakutsue, eskubidea emon deutsuedala, sierpe, ta lupuen ganean ibilteko, ta arerioaren al guztiaren ganean: ta ezerberek kalterik egingo ezteutsue.

        Baña onetan atsegiña artu ez egizue, espirituak zuen menpean dagozalako: poztu zaiteze bai, Zeruetan zuen izenak izentaturik dagozalako.

        Ordu berean Espiritu Santuan poztu zan; ta esan eban: Autortuten zaitut Aita, Zeru, ta lurreko Jauna, jakitunai, ta zurrai gauzok ezkutau zeuntsezalako, ta txikitxoai agertu zeuntsezalako.

        Alan da, Aita: alan zalako zure gustukoa.

        Nire Aitak nire eskuetan gauza guztiak ifini zituan.

        Eta iñok ezpada Aitak eztazau Semea; Aita bere iñok eztazau ezpada Semeak, ta Semeak agertu gura deutsanak.

        Eta biurturik bere diszipuluetara, esan eban: Zorionekoak zuek dakutsuena, dakusden begiak.

        Bada dirautsuet: Profeta, ta Errege askok ikusi gura eben, zuek dakutsuena, ta ikusi ez eben; ta enzun, danzuzuena, ta enzun ez eben.

        Erdue nigana nekepeturik, ta arikaturik zagozanok, ta nik arinduko zaituedaz.

        Eroazue zeuroen ganean nire buztarria, ta niganik ikasi egizue, zerren mansoa nasan, ta biotz humillekoa; ta zeuroen arimentzat atsegiña arkituko dozue.

        Bada nire buztarria gozoa da, ta nire kargea arina.

 

aurrekoa hurrengoa