20. IRAKURTZA
Jesusek egiten dau Komuniñoko Sakramentu adoragarria.
BATERA San Mateok cap. 26. v. 26-30. San Markosek cap. 14. v. 22-26. San Lukasek cap. 22. v. 19-20.
Eta eurak afaldu ezkero artu eban Jesusek ogia,
Eta esker onak emonik bedeinkatu, ta zatitu eban; ta bere dizipuluai emon eutsen, esanik: Artu, ta jan egizue:
Au da nire gorputza zuek gaiti emoten dana: au egizue nire gomutean.
Baitabere arturik kaliza afaldu ezkero,
Graziak emon zituan, ta eurai emon eutsen, ziñoala: Onetarik guztiok edaizue. Ta guztiak edan eben atarik.
Ta esan eutsen: Bada au da nire odola, testamentu barrikoa asko gaiti ixuriko dana, bekatuen parkamentuan.
Ta dirautsuet: gaurgeiago edango eztodala mats-frutu onetarik arako egunera artean, zeñetan zuekaz barria edango dodan Jangoiko nire Aitaren Erreinuan.
Eta himno-alabanza esanik urten eben Olibeteko mendira.
|