18. IRAKURTZA
Komuniño santua baño len jagiten da Jesus afal-maitik, ta garbituten ditu bere dizipuluen oñak.
San Juanek cap. 13. v. 1-17.
Pazkoako jaieguna baño lenago, jakinik Jesusek, etorri zala mundu onetarik bere Aitagana igaroteko bere ordua: maitetu izan ezkero munduan egozan bereak, maitetu zituan azkenegiño.
Eta afaria eginik, deabruak ifini ezkero Judas Simon Iskariotesen semearen biotzean, saldu egiala:
Jesusek jakinik Aitak gauza guztiak bere eskuetan ifini zituala, ta Jangoikoaganik urten ebala, ta Jangoikoagana joiala:
Afaritik jagi zan, ta bere soñekoak kendu zituan, ta esku-zamau bat arturik, ingurutu eban garritik.
Bota eban gero ura ur-ontzi baten, ta asi zan garbituten bere dizipuluen oñak, ta leortuten inguraturik eukan esku-zamauaz.
Etorri zan bada Simon Pedrogana. Ta Pedrok dirautso: Jauna, zuk niri oñak garbituten deustazuz?
Jesusek eranzun eutsan, esanik: Orain zuk eztakizu, nik egiten dodana, baña gero jakingo dozu.
Pedrok dirautso: Sekula oñik garbituko ezteustazu. Jesusek eranzun eutsan: Garbituten ezpazaitut, eztozu nigan parterik eukiko.
Simon Pedrok dirautso: Jauna, ez bakarrik nire oñak, baita bere eskuak, ta burua.
Jesusek dirautso: Garbi dagoanak, oñak garbitutea baño besterik bear eztau, bada guztia dago garbirik. Ta zuek garbi zagoze, baña ez guztiak.
Ekialako nok salduko eban, orregaiti esan eban: Ez zagoze guztiak garbi.
Eta euren oñak garbitu ezkero, bere soñekoak arturik, ta barriro maian jarririk, esan eutsen: Bakizue zer egin dodan zuekaz?
Zuek deituten deustazue Maixua, ta Jauna: ta ondo diñozue: alantxe nas.
Bada nik zuen Jaun, ta Maixu onek garbitu badeutsuedaz oñak: zuek bere batak besteari oñak garbitu bear deutsazuez.
Jarraibidea bada emon deutsuet, nik zuekaz egin dodan legez, zuek bere egin daizuen.
Egi egiaz dirautsuet: eztala otseña bere Ugazaba baño geiago: ez eta biraldua bere ezta biraldu dabena baño andiago.
Baldin au badakizue, zorionekoak izango zaree, egiten badozue.
|