31. IRAKURTZA
Jesusek urreraturik Jerikora itsu baten begiak argituten ditu.
San Lukasek cap. 18. v. 35-43.
Eta jazo zan urreratu zanean Jerikora, itsu bat an bidearen ondoan egotea jarririk limosna eske.
Eta enzun ebanean igaroten zan jente tropela, itandu eban zer zan a.
Eta esan eutsen: Jesus Nazareno igaroten zala.
Eta dedarka esan eban: Jesus, Dabiden Semea, errukitu zaite nizaz.
Eta aurrean joaiazanak aserratuten jakazan ixildu zedintzat. Baña berak deadar geiago egiten eban: Dabiden Semea, euki egizu nire errukia.
Eta gelditu zan Jesus, ta agindu eban ekarri egioela. Eta beragandu jakonean, itandu eutsan,
Esanik: Zer gura dozu egin daizudan? Eta berak eranzun eban: Jauna, ikustea.
Eta Jesusek esan eutsan: ikusi egizu; zure fedeak osatu zaitu.
Eta berpetati ikusi eban, ta jarraitu eutsan Jangoikoa gloriatuten ebala. Ta jente guztiak au ikusirik, alabatu eban Jangoikoa.
|