www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

33. IRAKURTZA

 

Azotadu, ta aranzaz koroitu ezkero Jesus,
ateraten dabe erriaren aurrera,
ta barriro eskatuten dabe bere eriotzea.

 

BATERA San Mateok cap. 27. v. 27-30.
San Markosek cap. 15. v. 16-19.
San Juanek cap. 19. v. 1-16.

 

        Pilatosek bada orduan artu eban Jesus, ta azotadu eban.

        Eta Gobernariaren soldaduak arturik Jesus eroateko adizainera, eroan eben adizaineko atartera, ta onen inguruan ifini eben soldadeska guztia.

        Ta billostuten ebela, janzi eutsen granazko mantu bat:

        Ta aranzazko koroi bat eginik, ifini eutsen buru ganean, ta kañabera bat bere eskoako eskuan.

        Eta beragana etozen. Ta bere aurrean belauna biurturik, burlazar erabillen.

        Ta asi zirian agur buru makurtuak berari egiten, esanik: Jangoikoak salba zaizala Judegen Erregea: ta belarrondokoak emoten eutsezan.

        Eta gorro-txu-txistuak ezarten eutsezala, artu eben kañabera, ta joten eben buruan: ta belauniko ifinirik adoretan eben.

 

San Juanek an.

 

        Pilatosek bada urten eban bestebein kanpora, ta esan eutsen: Aramen non kanpora ateraten deutsuedan, jakin daizuen, gauza txarrik beragan idoroten eztodala.

        Ta Jesusek urten eban eroiala aranzazko koroi bat, ta errege-janzi gorri bat. Ta Pilatosek esan eutsen: Aramen gizona.

        Eta Sazerdote Nagusiak, ta Ministroak ikusi ebenean, dedar txilioka ziñoen: Krutzean josi egizu, krutzean josi egizu. Pilatosek dirautse: Zeurok artu, ta krutzean josi egizue: bada nik eztot idoroten beronegan gauza txarrik.

        Judeguak eranzun eutsen: Legea dogu guk, ta legearen erara il bear da, Jangoikoaren Seme egin dalako.

        Pilatosek berbok enzunik, geiago bildurtu zan.

        Eta barriro sartu zan adizainera, ta Jesusi esan eutsan: Nongoa zara? Baña Jesusek ez eutsan eranzun.

        Eta Pilatosek dirautso: Niri ezteustazu berba egiten? Eztakizu, daukadala eskubidea zu krutzean jositeko, ta dodala eskubidea zu libretako?

        Jesusek eranzun eban: Etzenduke eukiko agintaritzarik nire ganean, goitik emon ezpalitxazu. Beragaiti bekatu andiagoa dauko zuri entregatu nabenak.

        Ta ordureaganik Pilatosek alegiña egiten eban bera askatuteko. Baña Judeguak deadar egiten eben; esanik: Baldin au libretan badozu, etzara Erregearen adiskide: bada Errege egiten dana, Zesar Erregearen kontrakor egiten da.

        Pilatosek bada berbok enzun zituanean, atera eban Jesus kanpora ta jarri zan bere adizaineko lekuan, Lithostrotos deituten dana, ta Gabbata Hebreoan.

        Eta zan Pazkoako Prestaerako eguna, ta egerdi aurreko ordua, ta esan eutsen Judeguai: Aramen zuen Erregea.

        Ta eurak dedar egiten eben: Ken, ken, krutzean josi egizu. Pilatosek dirautse: Zeuroen Erregea krutzean josiko dot? Sazerdote Nagusiak eranzun eben: Guk ez dogu Zesar baxen beste Erregerik.

        Orduan emon eutsen eurai, krutzean josia izan zedin.

 

Ta artu eben &a. infra.

 

aurrekoa hurrengoa