www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

42. IRAKURTZA

 

Egun berean agertuten jake Jesus
Emausera joazan dizipulu biai.

 

BATERA San Markosek cap. 16. v. 12-13.
San Lukasek cap. 24. v. 13-35.

San Lukasek an.

 

        Eta onen ondoan beste modu baten erakutsi zan erri txiki batera joiazan (Dizipulu) oneetarik biri.

        Egun berean (Biztuerakoan) joiazan errialde Emaus eritxon batera, Jerusalendik legua bi legez egoanera.

        Eta eurak joazan euren artean berba egiten jazo zirian gauza oneen ganean.

        Eta alkar berbaz, ta batak besteari itanduten joazala, eldurik Jesus bera, eurakaz joian bidean.

        Baña euren begiak estaldurik egozan ezagutu ez egientzat.

        Eta berak esan eutsen: Ze berbak dira bidean zeuroen artean dozuezanak, ta zegaiti zagoze orren triste?

        Ta euretarik batek Kleofas eritxonak eranzun eutsan, esanik: Zu bakarrik zara erbestekoa Jerusalenen, ta eztakizu an igaro dana egun oneetan?

        Berak esan eutsen: Ze gauza? Ta eranzun eben: Jesus Nazarenorena, zein izan zan gizon Profeta, al andikoa egiteetan, ta esateetan Jangoiko, ta jente guztien aurrean:

        Ta zelan Sazerdote Nagusiak, ta gure Agintariak kondenatu eben eriotzara, ta Krutzean josi eben.

        Ta guk itxadoten genduan, berak Israel erredimituko ebala: ta orain guztionen ganean gaur da gauzok jazo dirianen irugarren eguna.

        Eta barriz gure arteko emakume batzuk ikaratu gaituez, zeintzuk egundu baño len sepulturara joan zirian,

        Ta bere gorputza an ez idororik, ziñoen: An ikusi ebela Angeruen ikustea, bizi dala diñoenena.

        Ta gutarik batzuk sepulturara joan zirian; ta idoro eben alan zelan emakumeak esan eben zala, ta bera arkitu ez eben.

        Ta Jesusek esan eutsen: O gogor, ta biotz atzeratukoak sinistuteko Profetak esan eben guztia!

        Menturaz bear etzan, Kristok gauzok igarotea, ta alan bere glorian sartutea?

        Ta asirik Moises, ta Profeta guztietatik adirazoten emoten eutsezan bera gaiti berba egiten eben Eskritura guztiak.

        Eta urreratu zirian joazan gaztelura, ta berak adietan emoten eban aurrerago joiala.

        Baña gura ta gurez gelditu eben, esanik: Geratu zaite gugaz, zerren gaberortea da, ta eguna boa. Ta eurakaz sartu zan.

        Eta eurakaz maian jarririk egoala, ogia artu eban, ta bedeinkatu eban, ta zatitu ezkero emoten eutsen eurai.

        Ta euren begiak idigi zirian, ta ezagutu eben: ta orduan bera desagertu zan euren begietarik.

        Ta batak besteari esan eutsan: Menturaz su-garturik ez egoan geure biotza geure barruan, bidean berba egiten euskunean, ta irakasten euskuzanean Eskriturak?

        Ta jagirik ordu berean biurtu zirian Jerusalenera: ta batubildurik idoro zituezan amakak, ta eurakaz egozanak,

        Esaten ebela: Jauna biztu da egiaz, ta Simoni agertu jako.

 

San Lukasek an.

San Markosek cap. 16. v. 13.

 

        Eta eurak esan eben bidean jazo jaken guztia: ta zelan ezagutu eben ogia zatitzean (Mark.), ta ez eutsen sinistu.

 

aurrekoa hurrengoa