www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

16. IRAKURTZA

 

Konpontzen da Judas Sazerdoteen Nagusiakaz
eurai entregetako Jesus bere Maixua.

 

BATERA San Mateok cap. 26. v. 1-5. 14-16.
San Markosek cap. 14. v. 1-2-10-11.
San Lukasek cap. 22. v. 1-6.

 

        Laster zan Txantxadure bageko Pazkoa deituten dana.

        Eta Jesusek esateok azkendu zituanean, esan eutsen bere ikasleai:

        Bakizue egun bien ondoan izango dala Pazkoa, ta gizonaren Semea izango da entregatua krutzean josi dagien.

        Eta Sazerdoteen Nagusiak, ta Eskribak ebiltzen asmetan zelan Jesus ilgo eben.

        Orduan batu zirian Sazerdoteen Buruak, ta erriko Agintariak Kaifas eritxon Sazerdote nagusiaren Jauregian.

        Eta euren batzarran berba egin eben, zelan Jesus lotu, ta il erazoko eben: baña erriaren bildur zirian.

        Baña ziñoen: Ez jaiegunean, jazo eztidin errian alborotoren bat.

        Eta Judas, izen gaistoz Iskariotes eritxon, amabietarik bategan sartu zan Satanas.

        Eta Sazerdoten Nagusietara joan zan, eurai salduteko Jesus.

        Eta Sazerdoten Buruakaz, ta Agintariakaz berba egin eban, ea zelan eurai eskura emongo eutsen;

        Ta esan eutsen: Nik zuei au entregetarren, zeinbat emon gura deustazue?

        Eurak enzun ebenean poztu zirian, ta agindu eutsen emongo eutsela dirua. Ta eurak promestu eutsezan ogeta amar zidarrezko diru.

        Eta ondodagoan eurakaz gelditu zan. Ta ordureanik ebillan okasiño billa entregetako jenteak batu baga.

 

aurrekoa hurrengoa