www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

14. IRAKURTZA

 

Jenteak estututen dau Jesu Kristo. Ateraten dau
deabru bat; ta lotsatuten ditu Fariseo persegillak.

 

San Markosek cap. 3. v. 20-30.

 

        Eta etorri zirian etxera, ta barriro eldu zan ainbeste jente, eze, jateko bere astirik ez euken.

        Eta bereak enzun ebenean, urten eben geldierazoteko: zerren ziñoen: beraganik urten dau.

 

BATERA. San Mateok cap. 12. v. 22-37.
San Markosek an.
San Lukasek cap. 11. v. 14-31.

 

        Orduan ekarri eutsen deabrutu, itsu, mutu bat, ta osatu eban; alangoz ze, berba egin, ta ikusi eban.

        Eta jente guztia miraritu zan, ta ziñoan: Menturaz da au Dabiden Semea?

        Baña Jerusalendik jatsi zirian Fariseo, ta Eskribak au enzunik, ziñoen:

        Onek eztitu ateraten deabruak, ezpada Beelzebub deabruen nagusiaren izenean; zerren Beelzebub daukan, ta Beelzebub deabruen buruaren bitartez botetan ditu deabruak.

        Eta beste batzuk tentatzearren, eskatuten eutsen Zeruko siñaleren bat.

        Eta Jesusek jakinik euren asmoak, ta deitu ezkero, zirautsen irudinetan:

        Bere kontra zatiturik dagoan Erreinu guztia, banatuko da: ta bere kontra-arteko zatiturik dagoan Erri, edo etxeak, iraungo eztau: Satanasek Satanas zelan bota lei kanpora?

        Eta Satanasek ateraten badau Satanas, bere kontra zatiturik dago.

        Eta bada Satanas beragan zatiturik badago, zelan bere Erreinuak iraungo dau?

        Eta baldin Erreinu bat beragan zatiturik badago, Erreinu onek ezin iraun lei.

        Eta etxe bat beragan zatiturik balego, ezin iraun lei etxe onek.

        Eta Satanas bere kontra jagiten bada, zatiturik dago, ezin iraungo dau, baña bai jaustera doa.

        Zelan bada bere Erreinuak iraungo dau? bada diñozue, Beelzebub-en birtutez ateraten dodazala nik deabruak.

        Bada nik Beelzebuen bitartez botaten badodaz deabruak, zuen semeak nogan botaten ditue? Beragaiti izango dira eurak zuen Juezak.

        Eta baldin Jangoikoaren esku-atzean, Jangoikoaren espirituan botaten badodaz deabruak, egiaz eldu da zuetara Jangoikoaren Erreinua.

        Edo zelan bat sartu leiteke indartsuaren etxean, ta bere gauzak ostu, lenago estuten ezpadau indartsua, ta orduan artuten ezpadeutso etxea?

        Indartsu armadunak bere atartea gordetan dabenean, bakean dagoz bere gauza guztiak:

        Baña bera baño indartsuago bat etorririk goiartuten badau, bere arma guztiak, zeintzuetan konfietan eban, kenduko deutsaz, ta aren gauzak zatituko ditu.

        Nigaz eztana, nire kontra dago; ta nigaz batuten eztabenak, zabalduten dau.

        Beragaiti dirautsuet: bekatu, ta birao guztia gizonai parkatuko jake, baña parkatuko ez jake Espirituaren biraoa.

        Eta gizonaren semearen kontra berbea diñoanari, parkatuko jako: baña diñoanari Espiritu Santuaren kontra, parkatuko ez jako, ez mundu onetan, ez bestean.

        Eztau iñosbere parkaziñorik izango; bada betiko bekatuaren errudun izango da.

        Zerren ziñoen: Espiritu loi-zikiña dauko.

        Edo egizue arbola ona, ta bere frutua ona izan dedilla: edo egizue arbola txarra, ta bere frutua txarra izan dedin: bada frututik arbola ezagututen da.

        Suge kastea, zelan ondo berba egin ziñeike, gaistoak izanik? bada biotzeko ugaritasunetik aoak berba egiten dau.

        Gizon onak bere tesoru onetik ona ateraten dau: ta gizon gaistoak tesoru txarretik dongetasuna ateraten dau. Eta dirautsuet, diñoen berba alper guztien kontua emongo dabela gizonak Juizioko egunean.

        Bada zeure berbeetatik justutuko zara, ta zeure berbetatik kondenatuko zara.

 

aurrekoa hurrengoa