www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

33. IRAKURTZA

 

San Juanek, karzelan egoala,
enzunik Jesusek egiten zituan mirariak,
beronegana diszipulu bi biralduten ditu,
jakiteko Kristo bazan. Eta Jesusek
euren aurrean milagro andiak egiten ditu.

 

BATERA San Mateok cap. 11. v. 2-6.
San Lukasek cap. 7. v. 18-23.

 

        Eta Juani gauza guztiok bere diszipulu bik kontau eutsezan.

        Eta Juanek karzelan egoala Kristoren egiteok enzunik, bere ikasle bi biraldu zituan,

        Eta esan eutsan: Etorriko dana zara zu, edo besteren bat itxadoten dogu?

        Eta gizonok beragana etorririk, esan eutsen: Juan Bautistak zugana biraldu gaitu, ta diño: etorriko dana zara zu, edo besteren baten begira gagoz?

        Eta Jesusek ordu berean osatu zituan asko euren gaixotasunetatik, ta gatxetatik, ta espiritu gaistoetatik, ta itsu askori ikustea emon eutsen.

        Eta Jesusek eranzun eutsen, esanik: Zoaze, ta Juani esan egiozue enzun, ta ikusi dozuena:

        Itsuak dakusela, errenak dabiltzela, lepradunak garbitu diriala, gorrak danzuela, illak biztuten diriala, ta pobreai Ebanjelioa adierazo jakela.

        Eta Zorionekoa da, nigan eskandalizetan eztana.

 

aurrekoa hurrengoa