www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

20. IRAKURTZA

 

Azkendurik mendiko predikaldia, ta bera jatsirik,
osatueban Jesusek lepradun bat.

 

BATERA San Mateok cap. 8. v. 1-4.
San Markosek cap. 1. v. 40-45.
San Lukasek cap. 5. v. 12-16.

 

        Eta jatsi zanean Jesus menditik, jente askok jarraitu eutsen.

        Eta jazo zan Erri aetatik baten egoala, etortea gizon bat lepraz beterik egoana,

        Eta ikusi ebanean Jesus, etxun zan auspez lurrean, adoradu eban, ta belaunikoturik, erregututen eutsan, esanik: Jauna, gura badozu, osatu neikezu.

        Eta Jesusek beragaz errukiturik, luzetu eban bere eskua, ta ukuturik, esan eutsan: gura dot: garbitu zaite.

        Eta au esanik, berpetati kenduzan beraganik leprea, ta gelditu zan garbirik.

        Jesusek zemaitu eban, ta despeditu eban bertati.

        Eta agindu eutsan: ara, iñori esan ez eiozu.

        Baña zoaz, ta erakutsi zaite Sazerdoteen Nagusiari, ta zeure garbitasuna gaiti opa egizu euren testimoniorako Moisesek agindu ebana.

        Baña berak joan ta laster asi zan agertuten, ta zabalduten gerta zana.

        Eta geiago ta geiago zabalduten zan bere famea: alangoz eze ezin sartu zan Jesus agertu baga Errian, ta geldituten zan kanpoan leku bakarretan, ta leku guztietarik etozen jente piloak beragana, berari enzuten, ta euren gaixotasunetarik osatutera.

        Baña bera aldegiten zan ermura oraziño egitera.

 

aurrekoa hurrengoa