www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

16. IRAKURTZA

 

Jesusek irakasten deutsez
bere Diszipuluai adibide santuak.

 

San Mateok cap. 5. v. 13-26.

 

        Zuek zare lurreko gatza: ta gatza uts-bagetuten bada, zegaz gatzituko da? gero gauza ezta, ezpada kanpora botateko, ta gizonak oñazpituteko.

        Zuek zare munduko argia.

        Mendi baten ganean dagoan Uria, ezin ezkutau liteke.

        Eztabe kandela bat erexegin, ta ifinten imilaunaren azpian, ezpada kandeleruan argi egin dagioen etxean dagozan guztiai.

        Alangoz argitu bear dau zuen argiak gizonen aurrean, non ikusirik zuen egite onak, gloria emon dagioen zuen Aita Zeruetan dagoanari.

        Eztozue uste izan bear, ni etorri nintzala legea, edo Profetak desegitera: ez nintzan etorri kendutera, ezpada betetera.

        Bada egiaz dirautsuet, Zerua, ta lurra igaro arteraño, legeko jota, ez tilde bat bere igaroko ezta, guztia kunplidu baga.

        Beragaiti, austen dabena mandamentu oneetatik txikiena, ta alan irakasten deutsena gizonai, txikia deituko da Zeruetako Erreinuan: baña egiten dituanak, ta irakasten dituanak, au andia deituko da Zeruetako Erreinuan.

        Bada dirautsuet, zuen justutasuna ugariago ezpada Eskriba, ta Fariseoena baño, Zeruetako Erreinuan sartuko etzareala.

        Enzunik dozue, atxinakoai esan jakela: Eztozu iñor il bear, eta ilten dabena, errudun izango da juizioan.

        Baña nik dirautsuet, aserratuten dana bere anajearen kontra, errudun izango dala juizioan: ta dirautsana bere anajeari irain astunen bat, errudun izango dala Batzarrean: ta dirautsana zenzun bagea, errudun izango dala infernuko suaren.

        Eta alan zeure ofrendea eskeñitera bazoaz altarera, ta gomuten bazara, zure anajeak zure kontra zerbait dabela:

        Larga egizu an altara aurrean zure eskeñia, ta zoaz lenago zeure anajeaz baketutera, ta gero opa egitera ofrendea etorriko zara.

        Konpondu zaite laster zure kontrarioaz, beragaz bidean zagozan bitartean: jazo eztidin zure kontrarioak zu Juezari entregetea, ta Juezak zu bere Ministroari entregetea, ta presondegian sartu bear izatea.

        Benetan dirautsut, andik urtengo eztozula, azkeneko maraia pagau arteraño.

 

aurrekoa hurrengoa