30. IRAKURTZA
Eriotzako sentenzia emoten deutse Jesusi. Damututen da Judas bere traiziñoaz; ta ateraten dau emendik desesperaziñoa, ta bere burua urkatutea.
BATERA San Mateok cap. 27. v. 1-10. San Markosek cap. 15. v. 1. San Lukasek cap. 22. v. 66-71.
Eta egundu zanean batu zirian erriko Zarrak, ta Sazerdoten Buruak, ta Eskribak Jesusen kontra, eriotzara emoteko.
Eta eroan eben euren Bilkuntzara, ta esan eutsen: Baldin zu Kristo bazara, esaiguzu.
Eta esan eutsen berak: Badirautsuet, sinistuko ezteustazue.
Ta itanduten badeutsuet bere, eranzungo ezteustazue, ez eta largako enozue.
Baña gaurganik gizonaren Semea jarririk egongo da Jangoikoaren birtutearen eskoatara.
Guztiak esan eben: Orrela zu Jangoikoaren Seme zara? Berak esan eban: Zeurok diñozue neu nasala.
Ta eurak esan eben: Ze testigantza geiagoren bearrik dogu? Bada geuk bere aotik enzun dogu.
Ta eroan eben loturik, ta emon eutsen Ponzio Pilatos Agintariari.
Orduan Judas bera entregau ebanak, ikusi ebanean, eriotzara kondenatu ebela; damuaz bearturik, biurtu eutsezan ogeta amar zidar-diruak Sazerdoteen Buruai, ta Zarrai,
Ziñoala: Bekatu egin dot, entregaturik errubagearen odola. Ta eurak esan eben: Guri zer deusku? Begiratu ei zendu zeuk.
Ta botarik Tenpluan diruak, aldegin zan, ta joan zan, ta urkatu zan kordel batik.
Sazerdoteen Buruak artu zituezan diruak, ta esan eben: Konbeni ezta oneek sartutea ondasun-tokian, odolaren prezioa dirialako.
Eta orren ganean alkar aditurik, eurakaz erosi eben Lapikogilla baten landa bat, Kanpotarren sepulturatzat.
Ta orregaiti deitu zan a lur-landea, Hazeldama, au da, odol-ibarra gaur giño.
Orduan bete zan Jeremias Profeteak esan ebana: Ta artu zituezan ogeta amar zidarrezko diruak, preziotuaren prezioa, Israelgo semeetarik preziotu ebanarena:
Eta emon zituezan Lapikogillaren landea gaiti, Jaunak agindu eustan legez.
|